Ehizatu behar baduzu, ez ahaztu beharrezko dokumentazioa eramatea (inprimatuta edo mugikorrean)

  • Ehiza-baimena edo aldi baterako salbuespenezko baimena
  • NAN edo antzekoa
  • Arma-lizentzia eta jabetza-gida
  • Ehiztariaren nahitaezko asegurua
  • Ehiza-barrutian ehizatzeko baimena
  • Eta ez baduzu inoiz lizentziarik izan Nafarroan, baina beste edozein autonomia-erkidegok emandako gaitasun-ziurtagiri bat daukazu, eskatu zure lizentzia.
  • Nafarroako Gobernuak, salbuespenez, aldi baterako ehiza-baimenak ere ematen ditu Nafarroako Foru Komunitatean bizi ez diren eta Nafarroako ehiza-baimenik ez duten ehiztarientzat, baldin eta beren bizilekuko lurraldeko ehiza-baimenak badituzte eta ehizan aritzeko desgaituta ez badaude.

Hegazti harrapariekin ehizatzen baduzu, lehendabizi erregistratu behar dituzu

Ehiza-barrutien kudeaketa

Ehiza-uxaldien datuak digitalki kargatzeko aplikazioa:

Ehiza larriko kuadrillako buruak eta datuak kargatuko dituen laguntzaileak edo zaintzaileak baino ezin dute sartu. Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan helbide elektroniko honetan: caza@navarra.es

Urtero, zaindariak kontratatzeko eta kalteak prebenitzeko eta habitata hobetzeko ekintzak egiteko laguntzak deitzen dira:

Ehiztarien elkarteak

Toki-erakundeak

Nor izan daiteke ehiza-zaindaria?
Zaintza egiten duen pertsonak Nafarroako ehiza-zaintzailearen titulua izan beharko du, eta ez da elkarte esleipenduneko bazkide izaten ahalko, ezta bere eginkizuna betetzen duen barrutian ehizatzen ahalko ere.