Nekazaritzako praktika jasangarriak

Ongarritze jasangarria

Lurzoruan ongarriak eta beste mantenugai-iturri batzuk (hala nola materia organikoa) aplikatzeak ingurumen-inpaktu negatiboa izan dezake, berotegi-efektuko gasen emisioengatik, uren kutsaduragatik (azalekoak zein lurpekoak) edo lurzoruan metal astunak metatzeagatik.

Ingurumen-inpaktua eta klima-inpaktua minimizatzeko, nekazariek honako hauek egin behar dituzte:

Lotutako tramiteak

Nitratoek ura ez dezaten kutsatu prebenitzea

Nekazaritza-ekoizpen intentsiboak uren kutsadura eragiten du, bereziki, lurrazaleko eta lurpeko uretan nitrato-kontzentrazioa handitzen delako, bai eta urtegien eta itsasertzeko uren eutrofizazioan ere (usteltzea eta oxigeno-falta nitrogenoaren eta fosforoaren kutsaduragatik).

Arazo hori arintzeko, Nitratoei buruzko Zuzentarauak ukitutako urak identifikatzeko betebeharra ezartzen du, eremu kalteberak izendatzeko irizpideak ezartzen ditu, eta ondorioak ezabatzeko edo minimizatzeko ekintza-programak abian jartzea agintzen du. 

Nafarroan, gaur egun, lau eremu kaltebera daude izendatuta: 

•    Errioxa-Mendabia
•    Ebro-Aragoi
•    Zidakos ibaiaren arroa
•    Robo ibaiaren arroa


Eremu kalteberetan kokatutako nekazaritza-ustiategiek honako hauek egin behar dituzte:

  • Nitratoengatik kalteberak diren eremuetan jarduteko planetan ezarritako neurriak betetzea eta Nekazaritzako Jardunbide Egokien Kodeko gomendioei jarraitzea.
  • Ustiapen-koaderno bat eramatea, ongarritze planak eta  praktikak erregistratzeko. 
     

Ikus mapa

 

Higienea eta trazabilitatea nekazaritzan

Nekazariek, elikadura-kateko gainerako operadoreek bezala, ekoitzitako elikagaien trazabilitatea eta segurtasuna bermatu behar dute, eta, horretarako, Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatuta egon behar dute.


Arriskuak minimizatzeko:



Higieneari eta trazabilitateari buruzko araudia: