Descárgate la app
Landare-ekoizpena eta -osasuna
Landareen Ekoizpena eta Osasuna
Haziak eta mintegiko landareak ziurtatzea eta kontrolatzea. Landare-izurriteen kontrola. Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria
Haziak eta mintegiko landareak ziurtatzea eta kontrolatzea
Kalitatea, barietate-purutasuna eta egoera fitosanitarioa bermatzeko baldintzak
Landare izurriteen kontrola
Landareen izurrien aurkako prebentzioa eta borroka ezinbestekoa da nekazaritzako eta basogintzako ekoizpena ez ezik, biodibertsitatea eta ingurumena ere babesteko. Hala, landare osasunari buruzko Europako araudiak lurraldean izurriteak sartzea eta zabaltzea prebenitzen du, bai eta agerraldi berriak agertuz gero garaiz detektatzea eta desagerraraztea ere.
Jarraian ematen da Nafarroan sar daitezkeelako arreta berezia merezi duten izurriteei buruzko informazioa, dela nekazaritza eta ingurumen baldintza onak daudelako, dela hurbileko lurraldeetan agerraldiak egon daitezkeelako edo agerraldiak hurbil daudelako. Gure komunitatean sartzeak kalte larriak eragin litzake laboreetan, parkeetan eta oihanetan, baita galera ekonomiko larriak ere.
Horregatik, haietakoren bat dagoelako susmoa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, mesedez. Guztien parte-hartzea ezinbestekoa da detekzio goiztiarra egiteko
- Agrilus anxius
- Agrilus planipennis
- Anastrepha ludens
- Anoplophora chinensis
- Anoplophora glabripennis
- Anthonomus eugenii
- Aromia bungii
- Bactericera cockerelli
- Bactrocera zonata
- Bactrocera dorsalis
- Bursaphelenchus xylophilus
- Candidatus liberibacter
- Conotrachelus nenuphar
- Dendrolimus sibiricus
- Phyllosticta citricarpa
- Popillia japonica
- Rhagoletis pomonella
- Spodoptera frugiperda
- Thaumatotibia leucotreta
- Xylella fastidiosa
Produktu fitosanitarioak erabiltzearekin lotutako arriskuak murrizteko, nekazariek izurriteen kudeaketa integratuaren printzipio orokorrak jarraitu behar dituzte, metodo ez-kimikoak eta arrisku txikiena duten produktuak lehenetsiz.
Zenbait ustiategik izurriteen kudeaketa integraturako aholkularitza izan behar dute, eta hori Babes Fitosanitariorako Baliabideen Ekoizle eta Operadoreen Erregistroan (EOEO) inskribatutako aholkulari batek egin behar du. Aholkularitza-betebeharretik salbuetsita daude produktu fitosanitarioen erabilera txikiko laboreak, ekoizpen ekologikoa, ekoizpen integratua eta ziurtatutako beste sistema batzuk.
Landareen eta landare produktuen kanpo merkataritzak landare izurriteak sartzea eta hedatzea prebenitzeko arau eta betekizun fitosanitarioak bete behar ditu.
Landareak esportatu edo inportatu aurretik, kontsulta itzazu kanpoko landare merkataritzarako arauak.
Mugako ikuskapen puntuetan landareen eta landare produktuen ikuskapen fitosanitarioa egiteko eskaerak CEXVEG aplikazio informatikoaren bidez aurkeztu behar dira:
→ Mugako ikuskapen guneetan ikuskapen fitosanitarioa egiteko eskaera
Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria, giza osasunaren eta ingurumenaren gaineko arriskuak eta ondorioak murrizteko
Erabiltzeko baldintzak
-
Babes fitosanitariorako Baliabideen Ekoizleen eta Operadoreen Erregistro Ofizialean (EOEO) inskribatzea: nahitaezkoa da produktu horiez hornitzeko, tratamenduak egiteko eta manipulatzeko.
-
Fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela, nahitaezkoa erabilera profesionaleko produktuak manipulatzeko.
-
Produktu fitosanitarioen erabilera kontrolatzea, bai nekazaritzako ustiategien titularrentzat, bai produktu horiek nekazaritzaz bestelako esparru profesionaletan erabiltzen dituztenentzat.
-
Ustiapen koadernoa, egindako tratamendu fitosanitarioen erregistroa eguneratuta edukitzeko.
- Produktu Fitosanitarioen Erregistroak baimendutako produktuak baino ezin dira erabili, produktuaren etiketako jarraibideak betez eta 1311/2012 Errege Dekretuan xedatutako erabilera-baldintzak betez.
Arriskuak minimizatzeko
• Produktu fitosanitarioak nahasteko jardunbide egokien gida
• Produktu fitosanitarioak biltegiratzeko baldintzak
Merkaturatzea
Erabilera profesionaleko produktu fitosanitarioak Ekoizleen eta Operadoreen Erregistro Ofizialean (EOEO) erregistratutako establezimenduetan baino ezin zaizkie saldu produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartela duten eta EOEOn ere inskribatuta dauden pertsonei.
→ Kontsulta itzazu Nafarroan erregistraturiko erabiltzaileak eta establezimenduak
Produktu fitosanitarioak erosteko eta saltzeko eragiketa guztiak Produktu Fitosanitarioen Transakzioen eta Eragiketen Erregistro Elektronikoan (TEEE) erregistratu behar dira, gehienez ere hilabeteko epean.
→ Produktu fitosanitarioekin egindako transakzioen eta eragiketen erregistro elektronikoan inskribatzea
Ekipoen ikuskapena
Produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipoak aldizka ikuskatu behar dira, giza osasunerako eta ingurumenerako arriskuak minimizatzeko eta tratamenduen eraginkortasuna hobetzeko.
Ikuskatu beharreko ekipamenduak
- Produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipamendu mugikorra: hidraulikoak, hidropneumatikoak, pneumatikoak, zentrifugoak eta hautseztagailuak. Nekazaritzako Makinen Erregistro Ofizialean egon behar dute.
- Aireontzien barruan aplikatzeko ekipamenduak
- Berotegien edo beste lokal itxi batzuen barruan instalatutako ekipamenduak.
Azken bi ekipamendu horiek inskribatuta egon behar dute produktu fitosanitarioak aplikatzeko aireontzien eta instalazio iraunkorren Erregistroan (AIIE).
Urteko ikuskapen-programa
Urtero, Nafarroako Gobernuak ikuskapen-programa bat onesten du, eta bertan sartzen dira bost urte betetzen dituzten ekipamendu guztiak eta azken ikuskapenetik hiru urte betetzen dituztenak.
- Nafarroako Fitosanitarioak Aplikatzeko Ekipamenduen Ikuskapen Teknikorako Estazio (FAEIT) baimena duten enpresetako batek ikuskatu behar ditu ekipoak.
- Erabiltzen diren ekipamenduak ikuskatzeko eskuliburuari jarraituz egiten dira ikuskapenak.
- Ekipamenduen titularrek ikuskapen-ziurtagiriak gorde behar dituzte.
Ontzi hutsak kudeatzea
Produktu fitosanitarioen ontzi hutsak hondakin arriskutsuak dira. Kontrolik gabe kentzeak ondorio negatiboak izan ditzake ingurumenean, eta zigorrak ezartzea ekar dezake.
Hondakinaren arriskugarritasuna murrizteko eta produktu fitosanitarioa hobeki aprobetxatzeko, nekazariak hiru aldiz urez garbitu behar du ontzia, bota aurretik.
Ontzi hutsak Nafarroan ezarritako nekazaritzako SIGFITO ontziak biltzeko sistemako bilketa-punturen batean utzi behar dira. Hortik tratamendu-instalazioetara eramanen dira, bertan birziklatzeko edo balorizazio energetikoa egiteko, kasuaren arabera.
Araudia
• 7/2022 Legea, ekonomia zirkular baterako hondakinak eta lurzoru kutsatuak prebenitzeari buruzkoa.
• 1055/2022 Errege Dekretua, ontziei eta ontzi-hondakinei buruzkoa.