Gazteentzako Garraio Txartela

Gazteentzako garraio txartela 14 eta 30 urte arteko gazteei hiriarteko autobusetan egiten dituzten bidaietan % 20ko deskontua eskaintzen dien ekimen bat da. 

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren titulartasuneko bidaiarien garraioan aplikatzen da. Ez ditu barne hartzen bestelako hiriarteko garraioak, ezta hiriko garraioa eta eskualdeko hiri garraioa ere.

Zer baldintza bete behar dira txartela eskatu ahal izateko?

Honako bi baldintza hauek bete behar dituzu Nafarroako Gazteentzako Garraio Txartela eskatu ahal izateko:

  • 14 eta 30 urte artean izatea (txartelak 31 urte betetzen diren hilabetera arte balioko du).
  • Nafarroan erroldaturik egotea.

Zer dokumentazio behar dut?

Honako agiri hauek bete behar dituzu Nafarroako Gazteentzako Garraio Txartela eskatzeko:

  • Eskabidea beterik.
  • NANaren edo baliokidea den agiriaren fotokopia.
  • NANeko neurriko argazki bat, berriki aterea.
  • Erroldatze-ziurtagiria (originala), azken hiru hilabeteetan emandakoa.

Non eskatzen ahal dut?

  1. Tramitazioa online egiten ahal duzu hemen, eskabide bat bidaltzen ahal duzu posta elektroniko bidez edo pertsonalki aurkezten ahal duzu Nafarroako Gobernuaren Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusian (Emilio Arrieta kalea, 25- Behea, ezkerra – 31002 Iruña), honako hau adierazita: “Gazteentzako Garraio Txartelaren eskabidea”.
  2. Nafarroako Gobernuaren erregistro orokorreko edozein bulegotan ere aurkezten ahal duzu zure eskabidea, baita Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan adierazten diren lekuetan ere.

Zer ibilbidetan izanen ditut deskontuak Gazteentzako Garraio Txartelarekin?

Deskontua duten ibilbideak (PDF)

Enpresa emakidadunak:

  • ATÍVAR, S.L.
  • AUTOBUSES JIMÉNEZ, S.L.
  • AUTOBUSES LA ESTELLESA, S.L.
  • AUTOBUSES LA PAMPLONESA, S.A.
  • AUTOBUSES OLLOQUI, S.L.
  • AUTOBUSES ONIEVA, S.L.
  • AUTOBUSES PARRA, S.L.
  • AUTOMÓVILES UREDERRA, S.L.
  • CEFERINO APEZETXEA ETA SEMEAK, S.L.L.
  • COMPAÑÍA DE AUTOBUSES PINEDO, S.A.
  • CONDA, S.A.
  • INTER-ARRIAGA, S.L.
  • LA BURUNDESA, S.A.
  • LA MUGUIROARRA, S.L.
  • LA VELOZ SANGÜESINA, S.L.
  • LEIZARÁN MARIEZCURRENA, Hnos., S.L.
  • LÍNEAS REGULARES DE NAVARRA, S.L.

Txartelaren deskontua bateragarria da beste deskontu batzuekin?

Bai. Gazteentzako Garraio Txartelaren deskontua beste tarifa murrizketa batzuekin bateragarria da (esaterako, familia ugarientzako deskontua), Lizarrerriko Bus Zerbitzuan izan ezik.

Gazteentzako Garraio Txartelaren titularrak izateagatik beherapena aplikatuz gero, dagokion beherapena aplikatu ondoren ateratzen den txartelaren prezioari aplikatuko zaio.

Zer gertatzen da nire txartela galtzen badut?

Nafarroako Gazteentzako Garraio Txartela galtzen baduzu, hura bajan eman eta beste bat eskatu behar duzu. Lehen eskabidean aurkeztutako dokumentazio berbera aurkeztu behar da.

Bidaia txartela erostean, txartela erakutsi behar al da? Ibilbidean zehar eskatzen ahal didate?

Bai, Gazteentzako Garraio Txartela egiaztagiri bat da. Beharrezkoa da bidaia txartela erostean erakustea, deskontua aplikatzea nahi bada eta, orobat, baimendutako langileek ibilbidean zehar eskatzen ahalko dute.

Noiz iraungitzen da txartela?

Gazteentzako Garraio Txartelak hiru urteko indarraldia du, ematen den unetik hasita.  Edozein kasutan, onuradunak 31 urte betetzen dituenean iraungiko da.