Descárgate la app
Recomendaciones para conducir en invierno
arrow_upward
Neguan gidatzea
Zenbait aholku ezustekorik ez izateko, ibilgailua prestatzeko eta elurra dagoenean gidatzeko
Neguan gidatzeko gakoak
- Elurra bota eta zuritzen badu, ez atera beste ibilgailu batzuek utzitako gurpil-arrastoetatik.
- Nola gidatu? Poliki eta leun gidatu, martxa laburrean, norabidea bat-batean aldatu gabe. Handitu segurtasun-tartea baldin eta beste ibilgailu baten atzetik bazoaz.
- Komeni da telefono mugikor bat aldean izatea, karga nahikoa duela, informazioa jasotzeko eta, mugitu ezinik geldituz gero, lokalizatua izateko. Telefonoak estaldurarik ez badu ere, beti da posible 112ra deitzea.
- Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) zenbait zailtasun-maila ezartzen ditu elurretan zirkulatzeko. Kasuan-kasuan, arreta jarri beharko zaie bide-seinale bertikalei eta agenteen aginduei.
- Egin autoaren azterketa osoa, neumatikoei, balaztei, direkzioari, argiei, bateriari, iragazkiei, bujiei eta izotz-kontrakoei arreta berezia jarriz.
- Ahal baduzu, erabili neguko gurpilak negu osoan zehar edo eraman beti kateak maletategian.
- Ziurtatu nahitaezko segurtasun-elementuak autoan daramatzazula: txaleko islatzaileak, triangeluak edo V16 seinalea eta ordezko gurpila edo kit baliokidea.
- Saihestu beharrezkoak ez diren joan-etorriak eta erabili garraio publikoa, ahal den guztietan.
- Abiatu aurretik, jakinarazi norbaiti zure helmuga, ibilbidea eta aurreikusitako iritsiera-ordua. Horrez gain, kontsultatu errepideen egoera eta eguraldiaren iragarpena
- Zure ibilgailua erabiltzen baduzu, eraman nahitaezko segurtasun-elementuak: neguko gurpilak edo kateak, pala, soka eta linterna, tanga beteta, mugikorra kargatuta, arropa beroa, janari pixka bat eta ura.
- Ez aurreratu elurra kentzeko makinak eta larrialdietarako ibilgailuak, bidean lanean ari direnean.
- Hartu autobidea edo errepide nagusiak eta saiatu norbaitekin joaten.
- Bidaiatu egunez. Gauez zailagoa da errepideko arriskuei antzematea.
- Deitu 112 zenbakira eta eman zure egoeraren berri.
- Geratu auto barruan, ez zaitez lokartu, eta piztu tarteka motorra eta berogailua (tenperatura mantentzeko); gero itzali motorra (erregaia ez agortzeko).
- Berritu barruko airea, tarteka leihoa irekita.
- Ziurtatu ihes-hodiak buxadurarik ez duela eta ibilgailuan kerik sartzen ez dela.
- Sintonizatu irratia eguraldiaren iragarpena entzuteko.
- Itxaron beste ibilgailu bat pasa arte, eta ez irten laguntza bila ekaitzaren erdian.