Jendaurreko informazioa kontsultatu eta deskargatu

Lurraldeari eta hirigintzari buruzko informazioa eskuratzeko plataformak

Hirigintza Informazio Sistema (SIUN).  Horri esker, lurraldearen antolamendurako eta udalaren hirigintza-plangintzako tresnen dokumentu teknikoak (pdf) eta plano georreferentziatuak (.jpg y .jgw) kontsultatu eta deskargatu daitezke. Nafarroako Gobernuko Plangintzaren Artxiboan eskura dagoen eta kontsulta egiten denean indarrean dagoen informazioa erakusten du sistemak.

Kartografia topografikoa eta ortoargazkiak 1:1.000 eskalan. Nafarroako udalekin elkarlanean finantzatutako oinarrizko informazioa eta informazio partziala udal-plan orokorrak egiteko.

Ortoargazkiak SITNA geoatarian bistaratu daitezke.  Bide honetan aurkitzen dira: Hondoko irudiak eta mapak > koloretako ortoargazkiak 1:1.000. Udalerriaren izenaren eta egin zen urtearen arabera sailkatuta daude.

Nafarroako Datu Espazialen Azpiegitura (IDENA) atariaren bitartez ere kontsultatu daitezke, tresnen menuan, bide honetan: geruza eskuragarriak > ortoargazkia > ortoargazkiak 1:1.000 (1999-2010). Kasu honetan, eskura dauden datu guztiak bistaratzen dira, eta informazioaren ikonoaren gainean sakatuta deskarga daitezke. Ikono horretan «deskargatu» aukera agertuko da.

IDENAn ere kontsultatu eta deskargatu daiteke 1:1.000 kartografia. Tresnen menuan, bide honetan: Geruza eskuragarriak > Kartografia > Kartografia 1:1.000 (SIUN). Kartografia bistaratzeko, interesatzen zaigun eremura hurbildu behar da. Zenbait formatutan deskargatu daiteke, informazioaren botoian, geruzaren izenaren ondoan agertuko den «deskargatu» aukera klikatuz.

Informazio mugatuaren eskaera

Udal-plan orokorrak idazten dituzten taldeentzat soilik da eremu hau

Plangintza-tresna lantzeko, Nafarroako Gobernuak aldez aurreko informazioa ematen du. Plana onartu ondoren, informazioa kontsultatzeko eta deskargatzeko moduan egongo da eremu publikoetan.

Udal-taldeek sarbide-kode bat eskatu beharko dute, eta behar duten informazioa zehaztu.