Udal-plangintza, funtsezkoa klima-aldaketaren aurka

Udal-plangintza funtsezkoa da klima-aldaketaren aurka egiteko. Bistakoa da udal-plan orokorrak lotesleak direla plangintza garatzen duten gainerako hirigintza-tresnetarako (plan partzialak, hiri-jarduketarako plan bereziak) eta horiek urbanizazio- eta eraikuntza-proiektuetan gauzatzeko, eta horrek aukera ematen duela eskala batetik bestera ibiltzeko, udalerriaren lurralde-eredutik eta -egituratik hasita, espazio publikoetako esku-hartze txikietaraino, eta, hala, klima-aldaketara egokitzeko neurriak garatzeko aukera asko ahalbidetzen ditu.

Nafarroak jasangarritasunerako konpromisoa hartu du, eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren alde egin du, karbono gutxiko eta klima-aldaketara egokitutako ekonomia duen eredu sozioekonomiko eta energetiko berri bat lortzeko. 

Helburu horrekin, Open Data Plataforma sortu da. Plataforma horretan KLINaren jarraipen-txostenak eta adierazle guztiak, bai Nafarroan klima-aldaketa arintzeko, bai hartara egokitzeko, jasotzen dira, sektoreen arabera egituratuta (industria, bizitegi-sektorea eta zerbitzuak, sektore primarioa, garraioa, elektrizitatearen ekoizpena eta hondakinak arintzea, eta ura, basoak, nekazaritza, osasuna eta azpiegiturak eta lurralde-antolamendua egokitzea) eta, egokitzapenari dagokionez, eragin-kateen arabera sailkatuta.