Aldi baterako ostatatzeko espazioa da, Nafarroako Gobernuak prest duena Nafarroako administrazioekin egin beharreko tramiteetarako tamaina handiko agiri elektronikoak gordailuan uzteko
Gogoan izan proiektua/agiria hartzaile den administrazioan aurkeztutzat hartzeko, administrazio horri eskabidea helarazi behar zaiola, eta adierazi gordailutu ondoren eskuratutako identifikazio zenbakia eta gakoa.
arrow_downward
Oinarrizko informazioa
Norentzat keyboard_arrow_down
Herritarrak, enpresak eta administrazioak, Nafarroako eremuan Administrazioarekin egin beharreko edozein izapidetarako aurkeztu beharrak dituztenean tamaina handiko formatu elektronikoko proiektuak edo agiriak eskabide bati erantsitako agiri gisa.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Proiektu eta agirien gordailua
Baldintzak:
Gordailutuko diren proiektu edo agiri elektronikoek PDF formatua izan beharko dute. Dokumentu gordailu prozesuaren denborak zure ekipoaren eta Interneteko konexioaren ezaugarrien araberakoak dira. Arau orokor gisa, ez da gomendatzen150 Mb-tik gorako dokumentuak gordailutzea.
Eragiketak:
Gordailua egitean, CONSIGNAk bilatzeko zenbaki bat eta gakoa emanen dizkizu.
Gordailuaren arrazoia, bilatzailea eta gakoa jakinarazi behar dira, eta eskaera bat bidali behar zaio administrazio hartzaileari. Nola eta non:
Internet bidez:
Administrazio hartzailearen erregistro orokor elektronikoaren bidez.