Nekazaritzako Elikagaien Artisau Enpresen Erregistroa

Nekazaritzako Elikagaien artisau enpresetako pertsona fisikoak edo juridikoak inskribatzea; horien jarduera da nekazaritzako banan-banako elikagaiak, kalitatezkoak eta ezaugarri bereizgarriak dituztenak, artisau erara lan egiten duten langileen kontrolari eta esku-hartzeari esker lortutakoak, manipulatzea, prestatzea eta eraldatzea.

Oinarrizko informazioa

Prozeduraren urratsak:

  • Nekazaritzako Elikagaien Artisau Diploma eskuratzeko:
    • Nekazaritzako Elikagaien Artisautza Batzordeak eskabideak jaso eta aztertu egiten ditu
    • Hala badagokio, onartzea, eta Diploma ematea
  • Enpresa Erregistroan inskribatzeko:
    • Eskaerak jasotzea
    • Nekazaritzako Kalitateko Elikagaien Sustapenaren Bulegoko langileek enpresa bisitatzen dute
    • Inskribatzeko eskabidea onartu edo ezetsi egingo du Nekazaritzako Elikagaien Artisautza Batzordeak

Nekazaritzako Elikagaien Artisau Diploma eskuratzeko:

  • Eskabide-orria, beteta
  • Nekazaritzako Elikagaien Artisau Lanbideen Zerrendako dagokion lanbidean hiru urteko gutxieneko esperientzia justifikatzea, edo urtebetekoa, baldin eta nahikoa prestakuntza-maila duela egiaztatzen badu
  • Lanak pertsonalki eta zuzenean egiten dituela dioen zinpeko adierazpena
  • Bere lanbiderako onetsitako Arau Teknikoak onartzen dituela dioen zinpeko adierazpena

Enpresa inskribatzeko:

  • Eskabide-orria, beteta
  • Zinpeko adierazpena, produktuen elaborazioa guztiz mekanizatua ez dela, baizik eta zati bat eskuz egiten dela dioena
  • Zinpeko adierazpena, bere lanbiderako onetsitako Arau Teknikoak onartzen dituela dioena
  • Lizentzia Fiskalaren fotokopia
  • Erregistro Sanitarioaren fotokopia
  • Nekazaritzako Industrien Erregistroaren fotokopia
  • 10 langile baino gutxiago izatea egiaztatzen duen frogagiria (matrikula-liburuaren fotokopia, Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, etab.).
  • Azalpen-memoria, honakoak jasotzen dituena:
    • Ekoizten dituen produktuak, eta horiek ekoizteko erabiltzen dituen prozedurak, Batzordeari erakusteko artisau erara lantzen dituela
    • Ekoizpen-gaitasuna
    • Lan-eskua (familiakoak eta soldatapekoak)
    • Instalazioen krokisa, behar bezala kotatuta

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Nekazaritzako Kalitateko Elikagaien Sustapenaren Bulegoa
    Gonzalez Tablas kalea 9, 3. solairua
    31005 Iruña
  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Eskualdeko Bulegoak

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako zerbitzua
Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren atala
Nekazaritzako Kalitateko Elikagaien Sustapenaren Bulegoa
Gonzalez Tablas kalea 9, 3. solairua
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 426 111
Faxa: 848 426 102

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time