Produktu ortoprotesikoak erosi, konpondu eta berritzea

Oinarrizko informazioa

33/2023 Foru Dekretuan, prestazio ortoprotesikoa (kanpoko ortoprotesien modalitatea) arautzen duena eta Nafarroako prestazio ortoprotesikoa kudeatzen laguntzen duten establezimenduen erregistroa sortzen duena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

1. Mediku espezialistak O-NOZen eredu ofizialean eginen du preskripzioa eta pazienteari emanen dio. Salbuespen gisa, produktu batzuk lehen mailako arretako medikuek preskribatzen ahalko dituzte. Preskripzioaren balio-epea 60 egun naturalekoa da.

2. Katalogo erkidean adierazitako edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen bidez ezarritako preskripzio bereziko produktuen kasuan, baimena edo bisa eskatu beharko zaio Prestazioak eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuari, establezimendura dispentsatzera joan aurretik.

3. Eskatzailea, preskripzioa hartuta, joanen da web honetan argitaratutako zerrendan jasotako establezimenduen artean preskribatutako produktu mota emateko baimena duen establezimendura.

4. Produktuak egiaztapena behar duenean (neurrira egindako produktuak eta 3. mailara egokitzekoak), eskatzailea preskripzio egin duen medikuarenera itzuli beharko da, oniritzia eman diezaion emandako produktuari, haren jarraibideekin eta erabiltzailearen beharrekin bat datorrela eta behar bezala egokituta edo prestatuta dagoela egiaztatu ondoren. Egiaztapenaren emaitza negatiboa bada, medikuak establezimendu banatzaileari jakinaraziko dizkio produktuan egin beharreko aldaketak.

5. Pazienteak osorik ordaindutako preskripzioetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ezin izan diolako establezimenduari zuzenean ordaindu, pazienteak gastuak itzultzeko eskatzen ahalko dio Osasun Sistema Nazionaleko Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuari. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Lehen mailako arretako medikuaren edo espezialistaren agindua, kasuaren arabera, eta oniritzia, hala eskatzen bada.
  • Gastuak itzultzeko eskabidea, sinatuta eta beteta, ordaintzeko bankuko datuak barne.
  • Fakturak eta ordainagiriak. 1.000 eurotik gorako fakturetan, gainera, ordainagiria aurkeztu beharko da.

Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuak, eskaera baloratu ondoren, eskatutako produktuaren zenbatekoa itzultzea baimendu edo ukatuko du. Itzuli beharreko zenbatekoak ez du gaindituko katalogoan produktu bakoitzerako ezarritako finantzaketaren gehieneko zenbatekoa, erabiltzaileari dagokion ekarpena kenduta.

Harremanetan jartzeko

Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzua
Kondea anbulatorioa, 3. solairua.
Bakearen plaza, z.g.
31003 Iruña
Telefonoa: 848 429 004
Fax: 848 429 055
Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera 8:30 tik- 14:30 ra.

access_time