(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Zaharberritzea

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Biziegokitasunari buruzko araudiak baldintzak ezartzen ditu, fatxadetako baoetarako ez ezik, baita terraza irekietatik kanpora ematen duten baoetarako ere. Nola zehazten da baoa, albo-itxiturarik gabeko balkoien edo terraza handien kasuan?

Biziegokitasun baldintzei buruzko martxoaren 22ko 142/2004 Foru Dekretuaren II. eranskinaren 19.2 artikuluak honela dio …Toki irekian edo begiratokian kanpora begira dagoen argizuloak … argizuloentzat orokorrean ezarritako gainerako baldintzak beteko ditu, hala nola argi zuzenei eta bertan sartu beharreko irudiei buruzkoak, besteak beste.

Aurrerago, 19.5 artikuluak honela dio: Gela bakoitza argiztatu eta aireberritzeko baoak gelan sartu beharreko gutxieneko laukizuzenetik 2 m-ra egonen dira gehienez.

Maiatzaren 11ko 151/2006 Foru Aginduan, bestalde, biziegokitasun baldintzei buruzko foru dekretuaren eranskinen testua argitzen duten adierazpen grafikoak onetsi ziren, ondoan dagoen irudia, besteak beste. Bertan ageri denez, gehieneko distantzia 2 metrokoa da, gela argiztatzen duen terrazako baoaren kanpoaldetik gelan sartu beharreko gutxieneko laukizuzenera. Irudi horretako terraza fatxadaren planotik atzeraemanda dago.

Zalantza sortzen da, ordea, balkoi, begiratoki edo terraza batek kanpora begira dagoen argizulorik ba ote duen zehaztu behar dugunean, 19. artikulua aplikatu behar zaion jakiteko.

Goiko irudian bistan da baduela. Fatxadan laukizuzen formako bao bat dago eta hortik argiztatzen dira bai terraza bera, baita terrazara irekitzen den gela ere.

Alderantziz ere, argi dago fatxadaren planotik irteten den balkoiak -edo inguru osoan kristalez itxitako begiratokiak- ez duela kanpora begira dagoen argizulorik, eta, beraz, fatxada-planotik barrurago dauden balkoien baoei bakarrik aplikatu behar zaiela gelan sartu beharreko irudirainoko gehieneko distantzia.

Beraz, zalantzak kasu honetan bakarrik dirau: begiratoki edo terraza handia, gela bat baino gehiago argiztatzen dituena, eta alboetan itxita edo irekita egon daitekeena. Horrelakoetan, terraza edo begiratokiak kanpora begira dagoen argizulorik ez duela ulertuko da baldin eta bost metro edo gehiagoko aurrealdea badu, eta, begiratokia izanez gero, kristalez itxita badago alde guztietatik, arotz lanak edo pertsiana kaxak beste oztoporik ez duela, edo, terraza irekia izanez gero, gardena ez den oztoporik ez badu, karela izan ezik. Begiratoki edo terrazan arroparen esekilekua badago, mutur batean kokatu behar da, eta hura ezkutatzen duen elementuaren luzera kendu behar zaio terraza edo begiratokiaren luzera osoari.

Terraza edo begiratokiak bi zati baditu, bata fatxadaren planotik kanpora irtena eta bestea plano horretatik atzerago, eta fatxadaren planotik kanpora irteten den zatiak 2. puntuko baldintzak betetzen baditu, kanpora begira dagoen argizulo hori fatxadaren planoan dagoen baoa izanen da, eta baztertu eginen da, 2. puntuan bezala, plano horretatik kanpora irteten den zatia.

Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa