(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Etxebizitzak eskuratzeko betebeharrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Azken 5 urteetan egindako eskualdaketei buruzko baldintzaz ari garela, zer dira etxebizitza bat eskualdatuz lortutako diru sarrerak?

Azken 5 urteetan etxebizitzaren bat eskualdatuz lortutako diru sarrerak kalkulatzeko, eskualdatutako etxebizitzak mailegurik baldin bazuen, eskualdaketan lortutako diru kopuruari kendu behar zaio amortizatu gabeko kapitala (eskualdaketaren unean amortizatzeko zegoen printzipala).

Eskualdaketaren unean amortizatu gabe dagoen mailegu horrek eskualdatzen den etxebizitza erosteko eskatu zen bera izan behar du.

Eskualdaketaren froga gisa, haren eskritura publikoa eta haren gaineko zergen likidazioa aurkeztu behar dira. Eskualdaketak sortutako balioa honako hauetatik handiena izanen da:

1) Aitortutakoa.

2) Etxebizitza babestua izanez gero, etxebizitza mota horri dagokion gehieneko balioa, eskualdaketa ez bada kostu bidezkoa izan.

3) Etxebizitza babestua ez denean, ondare eskualdaketen gaineko zerga edo kasuan kasuko eskualdaketa kargatzen duen zerga likidatzeko eskumena duen administrazioak egiaztaturiko balioa.

Horri dagokionez, erabilera edo gozamenerako eskubide errealen baliotzat, jabetza osoari legokiokeen prezioaren %50 hartuko da.

Eskualdatutako etxebizitzak hainbat jabe izan baditu, lortutako prezio edo balio osotik norberari dagokion zati proportzionala hartuko da kontuan.

Adibideak:

1. Hiru anai-arrebaren jabetzako etxebizitza baten salmenta, 270.000 euroren truke. Etxebizitza erosteko 180.000 euroko mailegua eskatu zen, eta saltzeko orduan 60.000 euro gelditzen ziren amortizatu gabe.
Lortutako diru sarrerak: 270.000 – 60.000 euro = 210.000 euro / 3 hiru jabe = 70.000 euro.
Jabe bakoitzak 70.000 euroko diru sarrerak lortu ditu, eta, 90.000 eurotik beherako diru-sarrerak direnez, etxebizitza babestu bat eskura dezake, baina ez, aldiz, kasurako diru-laguntza eskuratu. Lortutako diru-sarrerak 60.000 euro baino gutxiago balira, ordea, orduan bai eskura lezake diru-laguntza.

2. Etxebizitza baten jabetzaren erdia dohaintzan ematea. Etxebizitzaren erdiak 100.000 euroko balorazio fiskala izan du.
Preziorik gabeko eskualdaketa izan arren, etxebizitzaren erdia 100.000 eurotan baloratu da eta horiexek dira sortutako diru sarrerak, eta, 90.000 eurotik gorakoak direnez, ezin liteke etxebizitza babesturik eskuratu.

Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa