(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Etxebizitzak eskuratzeko betebeharrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Zein dira baldintza ekonomikoak?

Etxebizitza babestua eskuratu nahi denean diru-sarrera hauek hartzen dira kontuan: errentaren aitorpeneko zerga oinarriaren zati orokorrean sartutakoak (507 laukia), eta hartutako errenta salbuetsi guztiak (529 laukia).

Etxebizitzaren eskatzailearen diru-sarrerak ez ezik, ezkontidearen edo bikotekide egonkorraren diru-sarrerak ere kontatuko dira, nahiz eta hura ez agertu etxebizitzaren eskatzaile gisa.

Hala, babes ofizialeko alokairuko etxebizitza bat (erosteko aukera izan edo ez izan) hartu ahal izateko, gutxienez 3.000 euroko diru-sarrerak behar dira; etxebizitza jabetzan hartzeko, 12.000 eurokoak; eta prezio tasatuko etxebizitza eskuratzeko, 15.000 eurokoak

Gehieneko diru-sarrerei dagokienez, erosteko edo alokatzeko babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen familiaren diru-sarrera ponderatuek Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoa (OAEAP, edo IPREM gazteleraz) halako 4,5 baino txikiagoak izan behar dute, edo, prezio tasatuko etxebizitzen eskatzaileentzat, IPREM halako 6,5 baino txikiagoak.


Ahalmen ekonomikoaren gaineko betekizun hori betetzen dela frogatu beharko da bai izena emateko unean bai esleitzeko unean. Betiere, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkezteko epea urtean urteko urtarrilaren 1erako bukatua duen azkeneko zergaldian izandako diru-sarrerak hartu behar dira kontuan. Hau da, gutxieneko eta gehieneko diru-sarreren betekizuna betetzen dela egiaztatzeko urte bakoitzeko errenta aitorpena eskatuko da beti. Esate baterako, izena 2018ko martxoan ematen bada, 2016eko errenta aitorpena eskatuko da, eta, izena 2018ko abenduan egiten bada, berdin. Hala eta guzti zere, izena 2019eko urtarrilean egiten bada, eskatzen den errenta aitorpena 2017ari dagokiona izanen da.

Gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzetik salbuetsita daude genero-indarkeriaren biktimak, %65eko edo hortik gorako ezgaitasun aitortua duten pertsonak eta mugitzeko ezgaitasun larria duten pertsonak, aurretik aipatu diren egoeretako batean dauden pertsonentzat gordetzen diren etxebizitza babestuak eskuratzeko ondorioetarako. Horrela, pertsona horiek Nafarroako edozein udalerritan erroldatuta daudenentzat gordetzen diren etxebizitza babestuetako baten esleipen-hartzaileak izateko, tipologia eta eskuratzeko araubide bakoitzerako eskatzen diren gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu beharko dituzte.

Errenta aitorpena Nafarroakoa ez den zerga administrazio batean egin bada, gomendagarria da Etxebizitza Zerbitzuari galdetzea zein zenbateko jotzen ahal den konputagarritzat zerga oinarriaren zati orokor gisa.

Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa