(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Gai orokorrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Zer dira eta nola kalkulatzen dira familiaren diru sarrera ponderatuak?

Egin klik hemen, kalkulagailuarekin familiaren diru sarrera ponderatuak kalkulatzeko.

Etxebizitza babestuen eskabideak baloratzeko oinarri hartzen diren diru-sarrerak “Zerga Oinarriaren Zati Orokorra”k ematen ditu, aitorpena Nafarroan eginez gero 507 laukiaren epigrafearekin bat datorrenak.

ZOZOren (Zerga Oinarriaren Zati Orokorra) diru-sarrerak benetan jasotzen diren eta tributaziotik salbuetsita dauden errentekin gehituko dira. Hori dela eta, adierazi egin behar dira errenta horiek. Adibidez, errenta salbuetsitzat jotzen dira honako hauek: Gizarte Segurantzaren eta Administrazio Publikoen sariak edo pentsioak, kaleratzeagatiko kalte-ordainak, loterien sariak eta antzekoak, deialdi publikoko ikerketarako eta prestakuntzarako bekak… Hala ere, honako hauek ez dira errenta salbuetsitzat jotzen, eta, horren ondorioz, ez dituzte gehitzen ZOZOren diru-sarrerak: kilometroengatiko ordainak, joan-etorrietarako dietak, mantenurako urtesariak… Errenta salbuetsiak errenta aitorpenaren 529 laukiaren epigrafean daude, aitorpena Nafarroan eginez gero.

Errenta aitorpena Nafarroakoa ez den zerga administrazio batean egin bada, gomendagarria da Etxebizitza Zerbitzuari galdetzea zein zenbateko jotzen ahal den konputagarritzat diru-sarrera gisa.

Familiaren diru-sarrera ponderatuak honela kalkulatzen dira: horrela konputatzen diren diru-sarrerak bi koefizientez biderkatzen dira; T koefizientearen balio finkoa 0,94 da, eta N koefizienteak edo familia unitatearen koefizienteak balio ezberdina dauka, familia unitateko kideen kopuruaren arabera. Hona hemen haren balioak:

Familia unitatea                 N
         1                                   1 
         2                                 0,75
         3                                 0,70
         4                                 0,66

Kide gehigarri bakoitzeko, ponderazio balioa 0,04 murriztuko da. Familia unitateko kideak dira ezkontideak eta seme-alaba adingabeak. Familia unitateko kideren bat 65 urtetik gorakoa bada, pertsona bat gehiago zenbatuko da. Berdin jokatuko da kideren batek %33tik gorako ezgaitasuna badu.

Horrela kalkulatzen diren zenbatekoak urteko IPREM halako n-z biderkatuta adierazten dira (n urteko diru-sarrerak n urteko IPREMekin konparatzen dira). Hona hemen formula zehatza:



Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa