(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Etxebizitzak Eskuratzeko betebeharrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Noizko bete behar dira etxebizitza babestua eskuratzeko gutxieneko baldintzak eta baremoaren arabera puntuak dakartzaten inguruabarrak?

Eskatzaileak etxebizitza babestua eskuratzeko betekizun orokorrak eta baremo aplikagarriaren araberako inguruabar zehatzak bete beharko ditu bi une garrantzitsutan:

1. Eskatzaileen zentsuan inskripzio eskabidea egiten den unean.

2. Esleipena ematen duen esleitzeko prozedura abiarazten den egunean, eskatzaileak esleitu beharreko etxebizitza babestuak baino gehiago direnean.

Hutsik dagoen etxebizitza bat esleitu behar denean, aipatutako baldintzak betetzen direla frogatzeko erreferentziako data, inskripzioa eskatzen denekoa ez ezik, kontratua ikus-onespen administratiborako aurkezten denekoa ere izanen da.

Aipatutako egunetan ezarrita dauden baldintzak egiaztatzen direla ulertuko da, zentsuan inskribatutako pertsona orok inskripzio eskabideko datuak eta inguruabar puntuagarriak eguneratuak izan beharrari kalterik egin gabe.


Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa