(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Ezaugarriak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Salerosketarako etxebizitza babestuak zenbait baldintza bete behar ditu, azalerari, diseinuari, biziegokitasunari, xedeari, erabilerari, kalitateari eta gehieneko prezioari buruzkoak, eta gainera dagokion kalifikazioa jaso behar du 30 urterako babes publikoko araubide batera bildu ahal izateko.

Esan bezala etxebizitza babestuek prezio mugatua dute eta merkatuko etxebizitza libreak baino merkeagoak dira. Prezioaren beherapen hori handitu egiten da erosleek jaso dezaketen diru-laguntza publikoari esker. Horren ordainean etxebizitza babestuek berariazko arauak dituzte:

  • Erabiltzeko arauak (bizileku ohikoa eta iraunkorra izan behar du).
  • Saltzeko arauak (egiten diren eskualdaketak jakinarazi egin behar dira).

Etxebizitza babestuak salerosketarako kalifikatu daitezke, edo erosteko aukerarekin alokatzeko, edo erosteko aukerarik gabe alokatzeko. Erabilera-modalitate horietako bat eskuratzeko, beharrezkoa da gutxieneko baldintzak betetzea, eskaerari dagokion baremoa aplikatuz zehazten direnak.

Etxebizitza babestuak bi motatakoak dira:

  • Babes ofizialeko etxebizitza (BOE): erosteko edo alokatzeko izan daitezke. Honelako etxebizitzek 90 metro koadroko edo gutxiagoko azalera erabilgarria izan dezakete, edo 120 metro koadrokoa, familia ugarientzat badira.
  • Prezio tasatuko etxebizitza (PTE): denak dira erosteko, baina jabeek zilegi dute etxebizitza hauek alokatzea, horretarako ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Prezio tasatuko etxebizitzen azalera erabilgarria 120 metro koadrokoa izan daiteke gehienez, edo 140 metro koadrokoa familia ugarien kasuan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa