(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Jabeen batzarra

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Deialdiak

Deialdiak jabeei banaka jakinarazten zaizkie, haiek adierazitako helbideetara igorriz, edo, horrelakorik ezean, haien etxebizitza edo lokaletan dauden pertsonei ematen zaizkie, eta hori ezinezkoa bada, erkidegoaren iragarki-oholean jartzen dira.

Deialdian ondokoak adierazi behar dira:

  • Bilerako aztergaien zerrenda.
  • Zein leku, egun eta ordutan eginen den bilera lehenbiziko deialdian edo, hala behar denean, bigarren deialdian.
  • Erkidegoarekiko zorren ordainketa eguneratua ez duten jabeen zerrenda. Horrez gain, ohartaraziko da jabe horiek ez dutela boto eskubiderik izanen, ez badituzte zorrak epaitegian aurkaratu edo zor dituzten diru kopuruak epailearen nahiz notarioaren zainpean jarri.

Batzar orokor arrunterako zitazioa batzarra baino sei egun lehenago, gutxienez, eginen da, eta batzar berezietarako zitazioak behar adina denbora lehenago eginen dira, jabe guztiak jakitun egon daitezen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa