(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Jabekideen eskubideak eta betebeharrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Betebeharrak

 Jarraian zehatz azalduko dira erkidegoko jabeek dituzten betebeharrak.

  • Jabe guztiek erkidegoaren instalazio orokorrak eta elementu komunak errespetatu behar dituzte, bai guztiek erabiltzen dituztenak bai erabilera pribatukoak, bai norberaren pisu edo lokalaren barnekoak bai kanpokoak.
  • Instalazio orokorrez gain, nork bere pisua edo lokala ere kontserbazio egoera onean eduki behar du. Kalteren bat gertatzen bada, eragin duen jabeak ordaindu behar du, edo jabearen ardurapean aritu den pertsonak.
  • Etxebizitza edo lokal bateko jabe edo maizterrak ezin ditu garatu, ez bertan ez higiezineko beste ezein tokitan, estatutuek debekatutako jarduerak, kalte egiten dutenak edo jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri, arriskutsu edo legez kontrakoen gaineko xedapen orokorrei aurka egiten dietenak.
  • Jabeek beren etxebizitzetan sartzen utzi behar diete lan hauek egitera doazenei:
    • Jabearen pisuaren edo lokalaren kontserbazioa.
    • Instalazio orokorretan eta elementu komunetan egin beharreko konponketak (hodiak, fatxadako obrak eta abar).
    • Elementu komunetan edo elementu pribatiboetan arazoak detektatzeko ikuskapenak.
    • Halako ekintza batean kalteren bat egiten bada, erkidegoak ordaindu beharko du, salbu eta etxebizitzara edo lokalera sartu izanaren arrazoia beraren kontserbazioa denean, horrelako kasuetan jabeak ordaindu beharko baitu kaltea.
  • Jabe bakoitzak bere partaidetzaren araberako ekarpena egin behar du mantentze eta konponketa lanen gastu orokorretarako, bai eta higiezineko zama eta erantzukizunetarako ere, baina ez banakako obretarako. Ekarpena egin behar du, halaber, erkidegoak finkan kontserbazio eta konponketa obrak egiteko gordetzen duen funtserako.
  • Jabe bakoitzak erkidegoko idazkariari eman behar dio bere Espainiako helbidea. Edozein bidetatik egin dezake, betiere jaso izana egiaztatu ahal izateko moduan. Jabeak helbiderik eman ezean, jakinarazpenetarako helbidea haren pisua edo lokala izanen da, eta bertan dagoenari emandako jakinarazpenek behar diren ondorio guztiak sortuko dituzte.
    • Saiatu arren, ezin bada zitaziorik egin, erkidegoaren iragarki oholean jarriko da ikusgai, edo horretarako berariaz erabiltzen den tokian, guztiek ikusi ahal izateko moduan. Zitazioaren eguna eta arrazoiak azalduko dira, eta erkidegoko idazkariaren sinadura eta lehendakariaren ikus-onespena jarriko dira. Jakinarazpen horrek ondorio juridiko osoak sortuko ditu ikusgai jarri eta handik hiru egun baliodunera.
  • Jabe guztien betebeharra da erkidegoko lehendakari izatea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa