(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Jabekideen eskubideak eta betebeharrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Eskubideak

Jabetza Horizontalari buruzko Legearen arabera, erkidegoa osatzen duten jabeek zenbait eskubide dituzte:

  • Edozein jabek obrak egin ditzake bere pisuaren edo lokalaren barnean, ez baditu murrizten edo aldatzen eraikinaren segurtasuna, egitura, kanpoaldeko itxura edo egoera, eta ez badie kalterik egiten beste jabeen eskubideei. Aldez aurretik jakitun jarri behar du erkidegoa ordezkatzen duen pertsona.
    Komeni da jakinarazpen hori idatziz egitea, egiaztatzen ahal den moduan (jasorik gera daitezela edukia eta hartu izana).
  • Batzarretako eztabaidetan parte hartzeko eskubidea.
  • Batzarretan botoa emateko eskubidea. Batzarra hasten den unean zor mugaeguneratuak dituzten jabeek ezin dute eskubide hori erabili, ez badituzte zorrak epaitegian aurkaratu edo zor dituzten diru kopuruak epailearen nahiz notarioaren zaintzapean utzi.
  • Batzarrak erkidegoaren intereseko edozein gai aztertu eta horren gaineko erabakia har dezala eskatzeko eskubidea. Eskubide hori erabiltzeko, proposatzen diren aztergaiak azaldu behar dira erkidegoko lehendakariari zuzendutako idazki batean, hurrengo batzarreko aztergaien zerrendan sar daitezen.
  • Hartutako erabakiak epaitegian aurkaratzeko eskubidea, baldin eta jabekideak bere botoa aktan jasoarazi eta bere desadostasuna agertu badu, edo batzarrean parte hartu ez badu.

Erkidegoko karguetan aritzeko eskubidea, txandaz edo zozketaz tokatzen zaionean, edo hautagai izateko eskubidea, kargu horiek hautapen bidez betetzen badira.

  • Higiezinaren kontserbazio egokirako, biziegokitasunerako, segurtasunerako eta irisgarritasunerako behar diren obrak egin daitezela eskatzeko eskubidea, eraikineko zerbitzuek ez badute zerbitzua behar bezala ematen. Obra horiek egin ahal izateko, aldeko botoa eman behar du jabeen gehiengo soilak, eta jabe horiek, gainera, partaidetza kuoten gehiengoa bildu behar dute.
  • Bizilagun guztiei, egoera fisikoa, psikikoa edo sentsoriala zeinahi dutela ere, erabilera egokia bermatuko dieten irisgarritasun obrak egin daitezela eskatzeko eskubidea; edo bizilagunen mugikortasuna errazteko gailu mekaniko eta elektronikoak ezar daitezela eskatzeko, jabeei horretarako ordainaraziko zaien diru kopurua gastu arruntetarako hiru hileko kuota baino handiagoa ez bada.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa