(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Utzarazpena

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Nahitaezko luzapena ukatzeko arrazoiak, kontratu zaharretan

Hiri Errentamenduei buruzko 1994ko Legea argitaratu zenean lehenagoko legeria indarrik gabe utzi zen. Lege horrek berariazko arauak ezartzen ditu, hala ere, aurreko legeriak (1964ko Testu Bategina deritzona) indarra zuen garaian hitzartutako errentamenduetarako.

Hala, 1964ko Testu Bateginaren arabera egindako kontratuak nahitaez luzatu behar ditu errentatzaileak, baina badira luzapen hori ukatu ahal izateko arrazoiak:

  1. Errentatzaileak etxebizitza edo negozio-lokala behar izatea beretzat, edo aurreko nahiz ondorengo ahaide legitimo edo naturalei emateko, okupatu dezaten.
  2. Errentatzaileak finka eraitsi eta beste bat eraikitzeko proiektua izatea, baldin eta finka berriak izanen dituen etxebizitzak oraingoak baino heren bat gehiago badira gutxienez, edo oraingo eraikinean etxebizitzarik ez eta finka berrian etxebizitzaren bat izanen bada, eta, horrekin batera, negoziotarako lokalen kopurua errespetatzen bada, eraitsi beharreko higiezinean halakorik egonez gero.
  3. Urtean sei hilabete baino gehiagoz etxebizitza okupatu gabe egotea edo negozio-lokala itxita egotea epe berean, salbu eta hutsik edo itxita egotearen arrazoia bidezkoa denean.
  4. Maizterrak herri berean bi etxebizitza edo gehiago okupatzen dituenean eta guztiak erabiltzea ezinbestekoa ez duenean bere beharrei erantzuteko. Kasu horretan, errentatzaileak bat baino gehiago badira, luzapena ukatu ahal izanen du eskubide hori lehendabizi erabiltzen duenak; eta errentatzaile bakarra bada, berriz, maizterrak eskubidea izanen du zein etxebizitza utzi nahi duen adierazteko, eta ez badu hori egiten errentatzaileak modu egiaztagarrian errekerimendua egin eta ondoko hogeita hamar eguneko epean, errentatzaileak zeinahi etxebizitzatarako ukatu ahal izanen dio luzapena. Maizterrak etxebizitzetatik bat bakarrik badu errentan hartuta, ezin izanen du aukeratu zein etxebizitza utzi nahi duen.
  5. Maizterrak, demanda aurkeztu aurreko sei hilabetean, eskuragarri izan badu, gozamenerako eskubide erreal baten titular gisa, okupatu gabe dagoen etxebizitzaren bat, maizterraren beharrak asetzeko egokia dena eta errentan hartuta daukan etxebizitzaren antzeko ezaugarriak dituena.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa