(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Eskuratzeko baldintzak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Alokairurako etxebizitza babestua eskuratzeko baldintzak bete behar dituzte bai etxebizitzaren eskatzaile gisa ageri denak, bai haren familia unitateko beste kide guztiek (funtsean, ezkontidea edo bikotekide egonkorra, eta ondorengo ahaide adingabeak).

Hala, etxebizitza babestuak edo laguntza publikoak eskuratu ahal izateko, gutxieneko baldintza batzuk bete behar dira:

  • Etxebizitza babestuen eskatzaileen Zentsuan izena eman behar da. Hala ere, ez da Zentsuan izena eman beharko alokairuen sustapenetako batean sartzeko sustatzaile pribatuek 2011 baino lehen behin betiko kalifikatutakoak badira.
  • Etxebizitza babestua bizileku ohikoa eta iraunkorra izan behar da.
  • Ahalmen ekonomikoari dagokionez, babes ofizialeko etxebizitzetarako ezarritako baldintzak bete behar dira.
  • Ezin da eduki beste etxebizitza baten edo etxebizitza puska baten (kokalekua gorabehera) jabaririk edo hura erabili nahiz gozatzeko eskubide errealik, bi inguruabar hauek batera gertatu ezean:
    • Desegokitasuna, hau da, etxebizitza hori familia unitatearen beharretarako egokia ez izatea, adibidez, metro koadroen kopuruagatik.
    • Etxebizitza edo etxebizitza-zati hori eskaintzea Nafarroako Gobernuari edo haren sozietate instrumentaletako bati.
  • Etxebizitza baten edo etxebizitza puska baten jabaririk edo erabili nahiz gozatzeko eskubide errealik eskualdatu ez izana azken 5 urteetan (gehienez 90.000 euroko diru sarrerak ekarri dituzten eskualdaketak baldintza hori bete beharretik salbuetsiko dira).
  • Eskatzaileak egoitza-baimena eduki behar du agiri hori eskatzen ahal zaion kasuetan, eta Nafarroako udalerri batean erroldatuta egon behar du.

Etxebizitza babestua bigarren transmisioan (erabilitako etxebizitza alokatzen denean) eskuratzeko baldintzak desberdinak dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa