(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Prezioak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Nafarroako Gobernuak etxebizitza babestuak erosteko eta alokatzeko gehieneko prezioak onesten ditu urtero. Urte honi dagozkion prezioen taula kontsultatu egin daiteke edo prezioen eta babes araubidearen kalkulagailua sartu


a) 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina, babes ofizialeko etxebizitzen errentamendu-kontratu berrietan errentari gehienez ere aplikatzen ahal zaion prezioa izanen da 5,40 euro etxebizitzaren m² erabilgarri bakoitzeko, 60 euro garajearen azalera osorako eta 2 euro trastelekuaren eta gainerako eranskinen m² erabilgarri bakoitzeko.


10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, berriz, Nafarroako Lurralde Estrategiako 10. Eremuko 10.4 azpieremuan kokaturik ez badaude errentaren prezioa gehienez ere izanen da 5,1 euro etxebizitzaren metro erabilgarri bakoitzeko, 60 euro garajearen azalera osorako eta 2 euro trastelekuaren eta gainerako eranskinen m² erabilgarri bakoitzeko.

b) Aurreko letran errentei gehienez ere ezarritako prezioak aplikatuko dira berritzen direlarik etxebizitza babestuaren errentamendurako 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen sinatu diren kontratuak, Administrazioaren ikus-onetsia izateko data horretatik aitzina aurkezten direnean.

Arestikoa ez da aplikatuko etxebizitza babestuaren errentamendu-kontratuak luzatzen direnean, kontratu bakoitzean errenta eguneratzeko ezarritako formulari lotuta baitaude. Horri dagokionez, errentamendu-kontratuaren luzatu dela ulertuko da, soil-soilik, gehienez ere 4 urteko eperako egiten denean, Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legeko 9. eta 10. artikuluetan xedatuari jarraituz.

c) Goiko a) letran etxebizitza babestuetarako ezarritako gehieneko errenta-prezio ofizialak urtero eguneratuko dira; horretarako, indarreko prezioari aplikatuko zaio aurreko hamabi hilabeteetako Kontsumoko Prezioen Indizeen Sistemako Indize Orokor Nazionalaren portzentajezko aldaketa, urte bakoitzeko azaroaren 30ean ezagunak diren azken datuak harturik. Aurrekoa gorabehera, foru lege hau indarrean sartu ondotik sinatzen diren errentamendu-kontratuetako errenta-prezioaren eguneratzea eginen da aplikatzekoa den oinarrizko araudiari jarraituz.


ETXEBIZITZEN ERRENTAMENDUA PARTIKULARREN ARTEAN

 
Etxebizitza babestu baten jabea bazara eta, kasu honetan, haren araubidea edozein dela (babes ofizialekoa nahiz prezio tasatukoa) prezio bakarra dago, hain zuzen ere prezioen taula erantsian honela agertzen dena: "Renta máxima viviendas alquiler entre particulares".

 

Azken urteetako prezioak:

2019. urtean

2017. urtean

2016. urtean

2015. urtean

2014. urtean

2013. urtean

2012. urtean 

2011. urtean 

2010. urtean 

2009. urtean 

2008. urtean 

2007. urtean 

2006. urtean 

2005. urtean 

2004. urtean (uztailaren 2ra arte)        2004. urtean (uztailaren 2tik aurrera)

2003. urtean 

2002. urtean (maiatzaren 7ra arte)     2002. urtean (maiatzaren 7tik aurrera) 

2001. urtean 

2000. urtean  


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa