Castellano | Euskara | Français | English
1. Bizi itxaropena handitzea jaiotzean, 2 urtez gizonezkoena eta urtebetez emakumezkoena.
2. Garai aurreko hilkortasuna gutxitzea, osotara % 10, aitzineko bosturtearen aldean, bizi daitezkeen urteen galera gutxituz.
3. Jaiotza inguruko hilkortasunaren eta haurren hilkortasunaren egungo tasa apalak Europako beheko kintilean mantentzea.
4. Saihesteko moduko arrazoien ondoriozko hilkortasuna %10 gutxitzea, bai helduena bai haurrena*.
5. Garai aurreko hilkortasuna gutxitzea, arrazoi hauen ondoriozkoa denean:
o kardiopatia iskemikoa: % 10 gizonezkoetan eta % 5 emakumezkoetan
o mellitus diabetea: % 10 gizonezkoetan eta % 5 emakumezkoetan
o arnas eritasunak: % 10 gizonezkoetan eta % 5 emakumezkoetan
o suizidioa: % 10 gizonezkoetan eta bere horretan uztea emakumezkoetan
6. Minbiziak eragindako hilkortasunaren gorakako joera geldiaraztea.
7. Minbizi guztiak batera zenbaturik, haien inguruko biziraupen globala % 5 handitzea gizonezkoetan nahiz emakumezkoetan, eta % 15, berriz, koloneko eta ondesteko minbiziaren inguruko biziraupena.