(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

1.- Principioak

Irisgarritasun Unibertsala bermatzen jarraitzea

Herritar guztiendako osasun laguntza nahi dugu, unibertsaltasunez, gure Komunitatean erro-erroturik dagoen lorpen soziala baita.

Osasunean, emaitzak helburu

Osasun Planak populazioaren osasunaren hobekuntza du erdigune. Osasunaren arloan, emaitzak izan behar dira kudeaketa klinikoaren ardatz nagusia, eta kudeaketa sanitarioaren oinarrizko xedeetan egon behar dira.

Populazioa lehenetsirik

Osasun laguntzan, ikuspegia, banakakoan ez ezik, populazioan ere finkatu behar da, eta elkarren osagarri bilakatu, lehentasuna izan dezaten eragin handiena duten osasun arazoek.

Esku hartzeko estrategia integralak

Ikuspuntu integrala nahi dugu, bere baitan hartzen dituena prestazio diagnostikoak, terapeutikoak, errehabilitaziokoak eta osasun publikoaren arlokoak, baita gizarteak populazioaren osasuna zaintzeko, babesteko eta sustatzeko antolatzen dituen ekimen guztiak ere.

Osasuna, politika guztietan

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) sustaturik, “Osasuna, politika guztietan” estrategiak azpimarratzen du osasuna gobernu sektore guztietan sartzeko beharra, baita sanitarioak ez direnetan ere, beren politiken funtsezko osagai.

Sektore-artekotasuna eta esku-hartze komunitarioa

OMEk osasuna dela-eta bulkatzen duen ikuspegi positibo eta biosikosozialetik abiatuta, ezinbestekoa da beste sektore batzuen esku-hartzea, bai gobernukoak bai gizartekoak, zeharkako estrategia komunitarioak garatzeko.

Orientazio sozio-sanitarioa

Pertsonaren premiak kontzepzio integral batetik ebaluatu behar dira, eta esku-hartzeak haien egiazko premiak izan behar ditu erdigune, Osasun eta Gizarte Politikako departamentuen eskumen esparruetan dauden hesiak gainditurik.

Ardurakidetza, ahalduntzea eta partaidetza

Estrategia biziak garatu nahi ditugu, herritarra gogotsuago ardura eta engaia dadin bere osasunaren zaintzan eta osasunari eta haren artatze-prozesuari dagozkion erabakietan, baita plangintza eta ebaluazio sanitarioari dagozkion erabakietan ere.

Lehentasunen eta bitartekoen arteko adostasuna

Planaren garapenean, beharrezkoa da ardurak definiturik edukitzea eta bitartekoak esleiturik, eta orobat prestakuntza bermatzea, laguntzeko tresnak garatzea eta informaziorako eta ebaluaziorako behar diren sistemak abiaraztea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa