(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Iktus unitateko pazienteentzako gida

Nafarroako Ospitaleguneko Neurologia Zerbitzuko Iktus Unitateko pazienteentzako eta laguntzaileentzako gida. 

Iktus prozesuaren lau faseen eta, horietan, pazientearen eta profesionalaren artean ados daitezkeen erabaki kliniko partekatuen deskribapena biltzen ditu dokumentuak.

Material dibulgatzaile hau hiru entitateren artean sortu dute: Nafarroako Ospitaleguneko talde bat, Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroa eta Nafarroako Garuneko Lesioaren Elkartea (ADACEN). ICTUSnet Europako Proiektuaren esparruaren barruan garatu da. Ekimen hori Interreg Sudoe Programak finantzatu du, Europako Eskualde Garapenerako Funtsarekin.

ICTUSnetek Europa hegoaldeko hainbat lurralderen arteko lankidetza sarea sortzea du helburu, iktusarekin erlazionatutako zenbait arlotako pazienteek eta profesionalek osaturik. Aldi berean, datuen analisirako teknologia berritzaileak txertatuko dituzten ikerketarako azpiegiturak sortzea da proiektuaren asmoa, iktusaren arreta integraturako sistemak hobetzeko, eta biztanleengan gaixotasunaren eragina murrizteko.

    

Iktus unitateko pazienteentzako gida (PDF)


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa