Castellano | Euskara | Français | English
Asma ongi kontrolatuz gero, segur aski sintomarik gabe bizitzen ahal zara
Asma ongi kontrolatua dagoela esaten dugu baldin eta gaixoa gauza bada ohiko jarduerak egiteko (lana, ikasketak, etxeko lana), egunean zehar arnasa faltarik sentitzen ez badu, gauaz sintomek gaixoa esnatzen ez badute edo ohi baino lehenago esnatzen ez badute, arnasa hobetzeko botika duen inhalagailu bat erabili beharrik ez badu, edo krisi akuturik ez badago.
Tratamenduaren zutabe nagusiak hauek dira:
Eragileak menderatzea:
Medikazioa hartzea:
Inhalagailuak erabiltzen ikastea
Ariketa fisikoa eta arnasketa ariketak egitea
Lasaitzeko eta estresa kontrolatzeko ariketak egitea
Beste neurri batzuk: elikadura, pisua kontrolatzea, beste zenbait botika, eguneroko jardueretara egokitzeko teknikak, ahoko higienea, etab.
Behin asma diagnostikaturik, gaixoaren esfortzua behar da, nork bere burua zaintzeko neurrien berri izan eta praktikara eramateko.