1987ko hauteskundeetan partehartzea ordura arteko handiena izan zen; 1991n, aldiz, kontrakoa gertatu zen, erroldatutako 414.922 herritarretatik bakarrik eman baitzuten botoa %66,7k, eta abstentzioa %33,29raino igo zen. Emaitzak ondoko hauek izan ziren: UPNk 20 aulki (96.005 boto), PSN-PSOEk 19 (91.645), HBk 6 (30.762), EAk 3 (15.170) eta IUk 2 (11.167). Aurreko bietan ez bezala, Gobernua ez zen PSN-PSOEren esku geratu, Juan Cruz Allik, UPNren hautagaiak, kabinete erregionalista bat osatu baitzuen, bera Lehendakari.