(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lanak gazteen enplegua sustatzen duten programetan 2.320 pertsonaren kontratazioa bultzatzen du bertako entitateen eta autoenplegutzaren bidez osteguna, 2018.eko abenduak 27


Honek iaz baino %15,2 gehiago suposatzen du, eta eskaerari erantzuteko oraganismoak azken egunetan aurrekontua 2 milioi eurotik gora areagotu du


Nafar Lansareak (SNE-NL) 2.318 langabeturen kontratazioan lagundu du aurten, iaz baino %15,2 gehiago, enpresa, entitate eta pertsona langabetuen interesekoa suertatzen ari diren eta enpleguaren sustapenera bideratuta dauden hiru programaren bitartez.

Enpresetan gazteen kontratazio bideetan, bertako entitateen bidezko kontratazioetan eta Lan Autonomoaren erregimenean alta berriak promozionatzean datza. Organismoak 9.309.382 euro eman ditu, 2017an baino %28 gehiago (7.267.255 euro). Nafar Lansarek aurten kalitate gehiagoko lanpostuak diruz-lagundu ditu (kontratu luzeagoak, Nafarroako ekonomia gidatzen duten enpresetan) edo lana aurkitzeko zailtasunak dituzten kideen artean.

Diru-laguntza jasotzen duten 30 urtetik beherako gazteen diruz lagundutako enplegua 296 kiderengana heldu zen eta 2018an 556ra helduko da. Gainera Lan Autonomoan 930 altatarako diru-laguntza ere eman izan da, 2017an baino ehun gehiago direlarik. Bertako entitateen esparruari dagokionez, 832 kontratutara iritsi da, haietako %30-a Errenta Bermatuaren jasotzaile direlarik.

2018an jada aurrekontuaren zenbateko hobeago batetatik abiatu ziren programa hauetan, jasotzen diren gero eta eskaera ugariagoei aurre egin ahal izateko, SNE-NL-ek azken egun hauetan ildo hauek indartu ditu 2,15 milioi euro gehiagorekin. Zenbateko honek organismoaren zein Eskubide Sozialetako Departamentuaren aurrekontuen egokitzapenak ditu jatorri: 950.000 gazteen kontrataziorako diru-laguntzetarako; 995.920 Lan Autonomoko alta berrien laguntzetarako; eta 200.000 euro bertako entitateen obra eta zerbitzuen kontrataziorako.

SNE-NL-ek bere zerbitzu sailean dituen enpleguaren sustapenerako ildoen bidez lan inserziorako arazo gehien dituzten kolektiboen kontratazioan eragin nahi du. Gazteriaren enplegutza sustatzeko diru-laguntzak azken legislatura honetan jarri ziren martxan.

Bertako entitateen enplegutzarena, diru-laguntza kolektiboen arabera eta haien beharren arabera eskeintzeko birformulatua izandakoa, kategoria profesionalaren arabera egin ordez; eta lan autonomoarena ere eraldatuak izan dira onuradun kopurua areagotzeko, baldintzak murriztu eta oinarriak Nafarroako ekintzaileen profilera egokitu direlarik. Lan inserziorako beharrak zenbat eta handiagoak izan, orduan eta handiagoak dira SNE-NL-k eskeintzen dituen laguntzak.

Gazteentzako 565 enplegu 263 enpresetan

Gazteriaren langabeziari aurre egiteko, SNE-NL-ek 2016 eta 2017an kolektibo honi zuzendutako bi laguntza-ildo bideratu zituen: Praktiketako kontratuetarako eta giltzarri diren sektore estrategikoetako enpresetan kalitatezko lan kontratuetarako.

2017an, laguntza hauek martxan jarri ziren lehen urte osoan, 1.484.264 milioi bideratu ziren eta 296 enplegutarako diru-laguntzak eman, haietako 130 praktiketako kontratuak izanik eta 166 eskualdeko ekonomiaren bultzatzaile diren enpresetan.

2018an, eta orain gauzatutako aurrekontuaren igoera dela eta, SNE-NLE-k iazko zenbatekoaren bikoitza bideratuko du: 2.938.780 euro, diruz lagundutako 565 lanpostu, 334 praktiketan eta 231 S3ko enpresentzat, guztira 263 enpresa onuradun.

832 enplegu bertako entitateetan, %30 Errenta Bermatuarekin

Bertako entitateen bidezko enpleguari SNE-NL-ek aurten iaz baino %7 gehiago bideratu dio: 4,12 milioi euro, 2017 eskeinitako 3,85 milioien aurrean, eta 2014arekiko aurrekontu igoera nabarmenak suposatuz, 2,84 milioi bideratu zirenean.

2018 honetan funts publikoei esker 832 enpleguri diru-laguntza eskeini ahal izan zaie, haietatik %30,3 Errenta Bermatuaren jasotzaile izanik (252 kontratu, 2017an baino %14 gehiago). 2014an inklusiozko errentaren jasotzaileek %8,32a suposatu zuten.

SNE-NL-ek kolektibo honen eta lan inserziorako zailtasun bereziak dituzten beste batzuen kontratazioa hilabeteko diru-laguntza handiagoarekin bultzatzen zuen, laguntza gehigarri batekin kontratu luzeen kasuan. Hori dela eta, 2017arekiko (894) diru-laguntza jaso duten kontratu kopurua gutxitu egin da aurrekontuaren zenbateko osoa igo egin bada ere.

930 pertsona Lan Autonomora bideratutako diru-laguntzen onuradun

SNE-NL-ek gutxienez 930 diru-laguntza eman ditu langabezian egonda Lan Autonomoan alta eman duten pertsonentzako, 2017an baino %13 gehiago edo osotara ehun gehiago batuz (821 alta berri). 2.243.100 euro, 2017an baino %16,4 (1.927.300 euro) gehiago bideratu ditu. Diru-laguntza orokorra 2.000 eurotakoa da eta 3.500 eurotarainokoa izatera iritsi daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa