(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa, Orotan Lagun, Nafarroako Boluntariotzaren Informazio eta Koordinazio Puntua inauguratu dute asteazkena, 2018.eko abenduak 19


Nafarroako Boluntariotzaren lehen Jarduera Planean kokatzen da, eta arlo horretan, erreferentzia eta laguntza baliabidea izango da


Laparra Lehendakariordeak eta Elizade kontseilariak, Boluntariotza Puntuaren inaugurazioan. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariordeak, Miguel Laparrak, eta Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariak, Isabel Elizaldek, gaur arratsaldean inauguratu dute Iruñean, Nafarroako Boluntariotzaren Informazio eta Koordinazio Puntua, Nafarroa, Orotan Lagun. Hain zuzen ere, boluntariotzarekin lan egiten duten erakunde sozialen eta era horretako lana egin nahi duten pertsonen arteko lotura izango da. Zentro berria Nafarroako Boluntariotzaren 2018-20 Lehen Jarduera Planean kokatzen da, eta Nafarroan erreferentziazko eta laguntzako baliabidea izango da boluntariotzarentzat eta elkarte-mugimenduarentzat.

Zentroa inauguratzeko ekitaldian honako elkarte hauek ere parte hartu dute: Gurutze Gorria, Cermin, Cahires, Medicus Mundi eta Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Borrokaren Nafarroako Sarea.

Boluntariotza Puntua Iruñeko Txantrea auzoan kokatzen da (Aita Adoáin kalea, 219). Besteak beste, aholkularitza pertsonalizatua, Nafarroako boluntariotzaren inguruko informazioa, boluntarioak bilatzen dituzten erakundeen eskaintzak eta boluntariotzaren esperientzian laguntza bezalako zerbitzuak eskainiko ditu. Halaber, prestakuntza-eskaintza egingo du alor horretan, eta elkarteei bilerak eta lana egiteko lekuak eskainiko dizkie.

Laparra lehendakariordeak ondorengoa nabarmendu du: "planak zein Informazio Puntuak boluntariotza sozialeko erakundeekin harremanak estutzen eta informazioa hobetzen laguntzeaz gain, boluntariotzako ekintzak egin nahi dituzten pertsonen parte-hartzea sustatuko du". Ildo horretan, ondorengoa gogoratu du: "2017az geroztik, arlo sozialeko ekintza publikoa hobetu da.

Zehazki, 2018an, desgaitasunaren arloan, boluntariotzako bederatzi programak jaso dute diru-laguntza; guztira 46.567,86 euroko diru-laguntza izan da. Era berean, boluntariotzako bost erakundek adinekoentzat dituzten programetarako diru-laguntza eman da, 34.006 eurokoa".

Halaber, Laparrak, Nafarroako Lankidetzako II. Plan Zuzentzailearen bidez 118 GGKEri emandako laguntzak aipatu ditu.

Isabel Elizalde kontseilariak adierazi du Nafarroan garrantzitsua dela ingurumen-arloko boluntariotza: "Ibaiak eta ibaiertzak, hezeguneak eta estepak, zuhaitz bereziak, animalia eta landare interesgarriak, agrosistemak, abelbideak, bertako abere-arrazak, lurraldearekin loturiko ondare kulturalarekin batera aurki ditzakegu gure lurreko ondare baliotsuan". "Balio natural, ekonomiko eta sozial kalkulaezina du. Gizarte osoak hartu behar du parte hori kontserbatzen eta horrekin gozatzen, eta, beraz, soilik mantendu daiteke erantzunkidetasunaren bitartez", gehitu du. Hori dela-eta, legegintzaldi honetan, ahalegin handia egin da ingurumen-arloko informazioa eta boluntariotzako jarduerak bultzatzeko; era horretan, 25.000 euro jarri dira 2017an eta 65.000 euro 2018an. Bestalde, 2016 eta 2018 urte artean, 66 erakunderen programetarako diru-laguntza jarri da, guztira 183.211,42 eurokoa.

Boluntariotzaren bulegoan egingo diren lehen lantegietan entitateek eta erakundeek egiten dituzten boluntariotza-lanen berri emango da.

Bulegoan, lehen bi hilabeteetan, boluntariotzako erakundeak artatuko dira aldez aurretik ordua hartuta; martxotik aurrera, berriz, herritarrentzat irekiko da, eta jendea artatzeko langileak egongo dira etengabe.

350 metro karratuko lokalak bi altuera ditu. Behe solairuan, harrerarako gunea, kontsulta, bilera-gela eta erabilera anitzeko gela bat aurkitzen dira. Goiko solairuan, hiru gune mugatuta daude. Azpiegiturak Nafarroako elkarteen eskura jarriko dira beharrezko baliabideak optimizatzeko, erabilera partekatzeko eta erakundeek elkar ezagutzea bultzatzeko helburuarekin.  

Boluntariotzaren 2018-20 Jarduera Plana

Abenduaren 11n, Foru Gobernuko Boluntariotzaren Nafarroako Kontseiluak Nafarroako Boluntariotzaren lehen Jarduera Plana onartu zuen; bertan, 2018-20 denboraldirako jarduera-proposamena egiten da, eta Foru Komunitatean boluntariotza ezagutzen, onartzen, indartzen eta bultzatzen laguntzen du modu irmoan eta etengabe.

Helburu bat baino gehiago, batik bat baliabidea izan nahi du, datozen urteei begira boluntariotza sustatzeko plan integrala bermatzeko oinarriak ezartzearren. Planak inplikaturiko aktore guztien arteko egituraketa eta lankidetza hobearen aldeko apustua egiten du. Hain zuzen ere, erronka da gizarte zibil antolatua eta solidarioa garatzea erraztea.

Jarduera Planaren 2019ko aurrekontua 142.000 eurokoa da. Horietatik 80.000 Boluntariotzaren Informazio eta Koordinazio Punturako izango dira eta 40.000 sentsibilizatzeko eta erakartzeko kanpainetarako. Beste 7.000 eurorekin, berriz, Nafarroako boluntariotzari buruzko lehen azterketa egin ahal izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa