(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ehun prestakuntza ikastaro baino gehiago eskainiko ditu datorren 2019an asteartea, 2018.eko abenduak 18


Azpimarratzekoak dira suhiltzaile, polizia eta udaltzaingoko laguntzaile izateko sarrerako ikastaroak, lau promozio ikastarorekin eta espezializazio eta eguneratze prestakuntza jarduera ugarirekin batera


Segurtasun Eskola

Azaroaren 30ean egin zen Polizia izateko Oinarrizko Sarrera ikastaroaren amaiera ekitaldiko irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak (NSLE-ESEN) datorren urtean 114 ikastaro eskaintzea aurreikusi du, María José Beaumont Presidentzia, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Sailburua buru duen Eskolako Zuzendaritza Kontseiluak onetsi duen  2019rako Prestakuntza Planean jasotzen denez.

Izaskun Cibiriáin NSLE-ESENeko zuzendariak 2018ko Prestakuntza Planaren egikaritzearen zirriborroa ere eskaini du. Azaroaren 30eko datarekin, dagoeneko 121 prestakuntza jardunaldi gauzatu dira, sarrerako edo promozioko 4 eta eguneratze edo espezializazioko 117. Guztira, 6.131 ordu eman dira.

Datorren urteko Planak jasotzen dituen ikastaro azpimarragarrienak Nafarroako Polizia hautagai izateko oinarrizko sarrera ikastaroa, 975 ordukoa, eta suhiltzaile hautagai izatekoa, 1.315 ordukoa dira. Udaltzaingoko laguntzaile hautagai izateko sarrerako hirugarren ikastaro bat ere eskainiko da, 180 ordukoa.

Horrez gain, lau promozio ikastaro eskainiko dira: hiru Nafarroako Polizia izateko (bat kabo izateko, beste bat azpi-inspektore izateko eta hirugarrena inspektore izateko), 250 ordu baino gehiagokoak, eta SOS Nafarroako aretoko buru izatera heltzeko laugarrena.

Horrez gain, Eskolak arauetara egokitzeko 47 ikastaro eta espezializazioko 53 ematea aurreikusi du, prestakuntza tekniko anitzekoak (bitartekaritza aditua, informazio kriminaleko tresna analitikoak, tripulaziorik gabeko aireko sistemen –droneak– pilotatzea, edo argiketak eta trafiko istripuen ikerketak), edo herritarrei arreta zuzena eskaintzekoak (genero indarkeriaren biktimen babesa edo sexu askatasunaren kontrako delituak).

Espezializazio ikastaroen artean, 11 ikastaro aurreikusi dira Foru Poliziaren lekualdatze konkurtsoan edo konkurtso espezifikoan toki berriak lortzen dituzten profesionalak prestatzeko.

Beste alde batetik, azpimarratzekoak dira Nafarroako Suhiltzaile Zerbitzuko Erreskate Tekniko Taldera zuzendutako ikastaroak. Bertako kideak aurten hasi dira prestatzen, eta 2019ko lehen hiruhilekoan, helikoptero bidezko SAR bilaketa eta salbamendu, espeleo-laguntza, elurretako mendi eta amildegi erreskate ikastaroak jasoko dituzte, eta baita diziplina anitzeko praktikei, baliabide operatiboei eta zeharkako trebeziei buruzkoak ere.

Boluntarioak eta jardunaldiak

NSLE-ESENek, gainera, mendi kanpainetarako aldi baterako suhiltzaile gidari laguntzaile eta suhiltzaile peoi laguntzaile gisa kontratatzen diren pertsonei zuzendutako prestakuntza eskainiko du, eta baita babes zibileko eta suhiltzaileetako boluntarioei zuzendutakoa ere.

Amaitzeko, bi jardunaldi egitea aurreikusten da, bat gorroto delituei, elkarbizitzari eta bitartekaritzari buruzkoa, Nafarroako polizientzat, eta bestea Larrialdiei eta Segurtasunari buruzkoa, osasun publikoko langileentzat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa