(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

IKASNOVAk eraldaketa digitalerako eman beharreko hurrengo pausoen berri eman die gaur zuzendaritza taldeei asteartea, 2018.eko abenduak 11


Hezkuntza Departamentuak IKASNOVA, eskola publikoaren eraldaketa digitalerako estrategiaren baitan, zuzendaritza taldeak bildu ditu gaur oporren aurretik eman beharreko pausoak azaltzeko


IKASNOVA

Hezkuntza Departamentuan gaur egindako bileraren irudia. ( irudia handitu )

Chromebooken banaketa ikasleen artean nola gauzatu, tresnok ikasleei uztearen inguruko arautegia, ikasturte honetan eskainiko diren hurrengo hornikuntzak eta datorren ikasturtean eman beharreko pausoen inguruko informazioa helaraztea izan da gaurko bileraren zioa.IKASNOVA, Nafarroako hezkuntza publikoaren eraldaketa digitalerako estrategiaren baitan aldaketak gauzatzen ari diren ikastetxeetako zuzendaritza taldeek hartu dute parte bertan.

Ikastetxe bakoitzak jada IKASNOVA koordinatzaile bat dauka digitalizazioa bultzatzeko, eta koordinatzaile guztiak formazio jarraia jasotzen ari dira irailetik. Modu batera esatearren, IKASNOVA ikastetxe bakoitzean ordezkatzen duten pertsonak dira, hots, lehen aldian formazioa jasoko dutenak gero beraien lankideei irakatsi eta espazioen zein metologien inguruko aldaketak proposatzeko.

Hala, datozen egunotan egongo diren berrikuntzen inguruan informazioa helarazi nahi izan die Departamentuak eta hala goizeko 10:00etan Hezkuntza Departamentuan bilera egin du Ekitaldi Areto nagusian.

IKASNOVAren aurkezpenean zehaztu zen moduan jada hiru urte dira eraldaketa digitalerako estrategia garatzen hasi zela. Horregatik, Hezkuntzak 10 aldiz hazi du 2015eko aurrekontua. Zehazki, 2018an 2,5 milioi euro bideratu dira ikastetxeek sarera lotura egokia izan dezaten, 5 milioi euro zaharkitutako gailuak berritzeko (PC, monitore interaktiboak…) eta 6.500 ordenagailu eramangarri ikasle eta irakasleentzat, ikasketa metologia berrietara egokitzeko ikastetxeetan espazio berriak diseinatzeaz gainera (erabilera anitzeko espazioak, berrantolatutako espazioak dituzten eraikin berriak…), irakasleen trebakuntza saioak geletan estrategia hori guztia garatu ahal izateko, dagoeneko Nafarroako ikastetxe publikoetan abiarazitako hainbat programa eta proiekturekin.

2017/2018 eta 2018/2019 ikasturteetan egindako inbertsioen artean honakoak nabarmentzen dira: 7.500 Chromebook, 7.000 PC eta ordenagailu eramangarri, 1.765 monitore interactivo, 150 zerbitzari zentroetarako, eta azken belaunaldiko WIFI sareara lotutako 60 zentro baino gehiago.

Formazioa familia, irakasle eta gizartearentzako

Datozen egunotan Hezkuntza Departamentuak hainbat informazio tresna aurkeztuko ditu hala nahi duenak neguko oporretan eskola publikoaren digitalizazioari buruz egunean jartzeko aukera izan dezan; liburuxka, webgunea, bideoak… IKASNOVA zer den hobeto ulertzeko era guztietako soporteak eskainiko dira.

Horren adibide izanen da, Siro Lopez, hezkuntza espazioak komunikaziora, sorkuntzara eta eraldaketa digitalera moldatzean aditua denak, egingo duen bisita eta hitzaldia. Berak argitaratutako “Esencia” liburuan munduko ehunka ikastetxeetan hartutako 800 iruditik gora aurkitu daitezke. Irudiok hainbat irakasleek aldaketak egiteko erabili dituzte eta hala ideiok “txalotu” dituzte. Egileak ikastetxeak eraiki, diseinatu eta atontzerakoan “berrikuntzaren betaurrekoak” janzteko gonbitea luzatzen du liburuan.

Zehazki bere hitzaldia Hezkuntza Departamentuak Iruñeko San Jorge etorbidean guztiz eraikitako ikastetxe berrian, Iparralde DBHIn izango da. Hitzaldia eman aurretik, Juan Ardaiz Astrain hezkuntza teknologien zerbitzuko zuzendariak, eta Eneko Ardaiz Ganuza, azpieguturen zerbitzuko zuzendariak Siro Lopezi eta kazetariei bertako instalazioak erakutsiko dizkiote, izan ere ikastetxe berri hau hezkuntza komunitate osoaren iritziak kontuan hartuz eta hezkuntza helburuak jarraituz eraiki da.

Siro Lopezen “Espacios para el aprendizaje y la creatividad” hitzaldian parte hartzeko izen-ematea zabalik da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa