(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Beaumont kontseilariak eta Asiron alkateak Nasertic eta Animsa sozietateen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute asteartea, 2018.eko irailak 18


Akordioak 162 toki erakunderi emandako IKT zerbitzuak hobetu eta administrazio elektronikoa bultzatuko du Nafarroan


Convenio

Beaumont kontseilaria eta Asiron alkatea hitzarmena sinatzeko unean. ( irudia handitu )

Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari María José Beaumontek eta Iruñeko alkate Joseba Asironek, Nasertic eta Animsako lehendakariak diren heinean, bi sozietateen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute.

Iñaki Pinillos (Nasertic) eta Txema Aginaga (Animsa) gerenteak beren lehendakariekin batera izan dira gaur eguerdian, Nafarroako Jauregiko Areto Berdean egindako sinaketa-ekitaldian.

Administrazio elektronikoa ezartzerakoan toki erakundeek dituzten konexio telematikoko arazoak konpontzeko xedez, Naserticek konektibitate zerbitzuak emango ditu autoprestazio-araubidean eta banda zabal korporatiboaren hedapena egingo du Animsa osatzen duten toki erakundeen mesedetan.

Jarduketa honi esker, Animsak kideei IKT zerbitzuak (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) hobetu eta administrazio elektronikoa bultzatuko du Nafarroan. Honek eragin positiboa izango du lurraldearen antolaketan, Europako Agenda Digitala betetzeko ahaleginean eta Administrazioaren zerbitzuen hobekuntzan. Hauexek dira Nafarroako Gobernuaren 2016-2021eko Banda Zabalaren Plan Zuzentzailea osatzen duten lau ardatz estrategikoetako hiru.

Animsa Nafarroako toki erakundeek osaturiko merkataritza-sozietatea da. Egun, 162 toki erakunde ditu, baina badira zenbait eskaera Udaletako, Kontzejuetako eta hauen menpeko erakundeetako informazio eta komunikazio teknologiak kudeatu eta garatzeaz arduratzen den sozietate honetan sartzeko.

Nasertic Nafarroako Gobernuaren barruko Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa taldekoa da, eta zerbitzu informatikoak ematen dizkie Administrazio Publikoei, komunikazio elektronikoetarako azpegiturak, sistemak eta sareak hedatu, ustiatu, kudeatu eta mantentzeaz gain.

Bi sozietateen arteko hitzarmenak bost urteko iraupena du, baina beste bost urtez luzatu ahalko da. Jarraipen batzordea eta batzorde teknikoa sortu dira, akordioa era koordinatuan bete eta garatuko dela bermatzeko.

Beaumont kontseilariak berariaz nabarmendu du hitzarmenak “2016-2021eko Banda Zabalaren Plan Zuzentzailearen lau ardatz estrategikoetako hirutan” izango duen eragina, eta ongi baloratu du “baliabide publikoak partekatu eta eraginkortasunez erabiltzea, bereziki kontuan harturik toki erakundeetako beharren eta Gobernuaren egoitza desberdinen artean dauden sinergiak, operadoreen sareek Nafarroako zenbait lekutan dituzten gabeziak estaltzen lagunduko dutenak”.

Haren iritziz, hitzamenak xede duen konektibitatea “funtsezkoa da herritarrei eskainitako zerbitzu publikoak hobetzeko, Administrazioaren kudeaketaren eraginkortasuna areagotzeko eta administrazio elektronikoaren zerbitzuak ezartzeko”.

Animsako Lehendakaria den aldetik, Asiron alkateak adierazi du “akordio hau arras positiboa dela Animsa Sozietateari atxikita dauden toki erakundeentzat, Nafarroako Gobernuak eta Animsak emandako zerbitzu telematikoetarako sarbide hobea eta azkarragoa izanen baitute, baita Interneterako konektibitate hobea ere”.

Horrez gain, argi utzi du, “honelako hitzarmenak estu-estu lotuta daudela baliabideen kudeaketa hobetzeko sektore publikoko erakundeen artean bultzatu beharreko lankidetzarekin, sinergiak sortu, aurrezki adierazkorrak eragin, bizkoiztasunak saihestu eta herritarrei zerbitzu hobeak eskaini ahal izateko”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa