(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa Oinez 2018ko antolatzaileei harrera egin diete gaur Barkos Lehendakariak eta Solana kontseilariak asteartea, 2018.eko irailak 18


Altsasuko Iñigo Aritza Ikastola ari da urriaren 21ean ospatuko den jaia antolatzen


Barkos OINEZ 18

Uxue Barkos Lehendakaria Nafarroa Oinez 2018ko ordezkariekin. ( irudia handitu )

Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakariak, eta Maria Solana, Hezkuntzako kontseilari eta Gobernuko bozeramaileak, Nafarroa Oinez 2018ko antolatzaileei harrera egin diete gaur goizean. Jaia urriaren 21ean ospatuko da Altsasu / Alsasuako Iñigo Aritza Ikastolan.

Lehendakariak eta kontseilariak lehen eskutik jaso ahal izan dituzte nafarroako Ikastolen jaiari dagozkion argibideak eta hala bertara joateko gonbidapen formala ere jaso dute.

Nafarroako Jauregian izan den topaketara, Mikel Asiain eta Josu Reparaz, Nafarroako Ikastolen Elkarteko presidente eta zuzendaria, eta Eneida Carreño eta Ibai Iriarte, Iñigo Aritza Ikastolako presidentea eta zuzendaria gerturatu dira.

Iñigo Aritza Ikastolak, 47 urteko ibilidea du, eta hirugarren urtez antolatuko du Nafarroa Oinez. ‘Bizi’ lemapean, ikastolak eraikina eguneratu eta beren hezkuntza eredua indartzen jarraitzea du helburu.

ARGAZKI OINA: Ezker eskuin: Ibai Iriarte, Iñigo Aritza Ikastolako zuzendaria; Josu Reparaz, Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria; Maria Solana hezkuntza kontseilaria eta Nafarroako Gobernuko Bozeramainea ;  Eneida Carreño Iñigo Aritza Ikastolako presidentea ; Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakaria eta Mikel Asiain, Nafarroako Ikastolen Elkarteko presidentea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa