(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

#IkerketabIrIbIla, tesia garatzen ari diren ikasleen ahalegina goraipatzeko kanpaina astelehena, 2018.eko irailak 17


Hezkuntza Departamentuak ikerketa-proiektuan murgilduta diren gazteen lanari aitortza egin nahi dio ekimen honen bitartez


Ezkerretik eskuinera, Gonzalo, Oroz, Azpilicueta eta Astiasarán. ( irudia handitu )

Nafar ikerlarien lanak hedatzea du helburu, Hezkuntzako eraikinean, gaur aurkeztutako #IkerketabIrIbIla kanpainak. 2018-19 ikasturtean zehar aurredoktoretza ikasleak garatzen ari diren tesiaren azalpen bideo-laburrak zabalduko dira. Departamentuak ematen dituen ikerketa eta nazioartze diru-laguntzaei esker lantzen ari diren proiektuaren berri emateko asmoz.

Kanpaina honek helburu hirukoitza du: Nafarroan edota atzerrian tesia osatzen ari direnen ahalegina aitortu eta goraipatu, euren proiektuak gizarteari ekarriko dizkion onurak ezagutzera eman eta, bide batez, zientziaren ezagutza gizarteari gerturatu. Ekimenak, azken finean, gazteen gaitasunak sustatu eta euren ezagutza ala zerbitzuekin interesa duteneei informazioa helaraziko dio.

#IkerketabIrIbIla kanpainaren aurkezpenean izan dira: Nekane Oroz, Unibertsitateetako zuzendari orokorra, Raúl Azpilicueta, Unibertsitate Zerbitzu-burua, Ramón gonzalo (NUP) eta Iciar Astiasarán (UNAV) ikerketa errektore orde biek, eta azkenik, bere tesiaren berri eman du Julen Sanz doktoretza ikasleak.


Entzuleak eta tesiaren ikasleak kanpainaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Raúl Azpilicuetak azaldu duenez arlo guztietan, ikerketan inbertsio egitea “zeharo ezinbestekoa da. Ikerketa gabe ez da garapenik. Horregatik nahi izan dugu Administrazio Publikoak babestu dituen tesiak ezagutzera ematea.”

Unibertsitateetako Zuzendari Orokorra den Nekane Orozek nabarmendu nahi izan du, egungo hedabideei esker “txio bakar bat irakurrita bakarrik, egunean egon gaitezke ikerketa aferetan” . Ez du ahaztu nahi izan, duela 30 urte, Nafarroa aitzindaria izan zela ikerketa alorrean. Garai horretan, hori bai, ikerlarien lanaren hedapena egitea dezente zailagoa zen ordea.

Era berean, Oroz zientzia arloan emakumeek duten paperaz ere mintzatu da. Ikerketa deialdi hauetan “Nafarroarentzat interesekoa den doktoretza-tesia egiteko diru-laguntzen onuradunen artean %70 emakumeak izan gara”.

Nekane Oroz nahiz Raul Azpilicueta, biak, ados jarri dira ekimenak duen izaera eleanitzarekin. Nabarmendu dutenez “ Nazioartean egiten den zientzia-ekoizpena ingelesez garatu ohi da eta hori zeharo bateragarria da tokian-tokiko hizkuntzekin”.

Astean behin bideo-tesi bat

Norberaren doktoretza beraren azalpena egileak berak ematen du bideo bidezko elkarrizketa arin batean. 2018-19 ikasturtean astean behin ezagutzera emanen da, 3-4 minutuko bideo baten bitartez, tesi kerketa bat. Horretarako Unibertsitateek eta Hezkuntza Departamentuak dituzten agerkarietan (web-gune ofiziala) eta Twitter kontuan argitaratuko da. Era honetan, komunitate honetako ikerlari talentudunak nortzuk diren eta zer ari diren aztertzen jakitera emanen da.

Hezkuntza, dagoeneko, hasita dago tesi baten berri ematen- Yolanda Alonso ikerlariak estreinatu du bideo-tesien ibilbidea. Pedagogia eta antolakuntzaren eremuan egiten ari den tesia ikusgai dago:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/-/hoy-en-investigacioncircular-yolanda-alonso-martirena

Eta gainera, esan bezala, #IkerketabIrIbIla / #circulaResearch / #investigacióncircular traolak sakatuta lan guztietara iristeko modua ere izanen da.

Azken 30 urteotan Nafarroan 600 doktoretza-tesi lagundu dira diruz, tesi horiek Komunitatearen zientzia-garapenean lagungarri izan diren neurri berean.

Aldaketaren gobernuak aurre-doktoretzarako diru-laguntza hauek berreskuratzeko apustu egin zuen 2016an, aurreko exekutiboak kendu baitzituen. Iragan urtean, diru-laguntza ez ezik, ikasle hauen mugikortasunerako subentzioak ere berreskuratu ziren, euren formazioa eta tesiaren garapena indartzeaz gain nafar ikerlarien nazioartze prozeduran lagungarri izateko asmoz. Subentzio-ildo hauen helburua 3 urteko ikerketa lana diruz laguntzea da, nafarrek aztertuko duten Nafarroarentzat interesekoa izanen delakoan.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa