(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2018ko Arte gaztea Ospitaletan lehiaketa irabazi duen '(re) nacer' proiektua aurkeztu da ostirala, 2018.eko irailak 14


Proiektua Nafarroako Ospitaleguneko B blokeko sarrera nagusian instalatu dute


Domínguez kontseilaria eta Herrera kontseilaria “re nacer” artelana ikusten, lehengo Virgen del Camino ospitaleko sarrera nagusian.

Domínguez kontseilaria eta Herrera kontseilaria “re nacer” artelana ikusten, lehengo Virgen del Camino ospitaleko sarrera nagusian. ( irudia handitu )

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak antolatutako Arte Gaztea Ospitaleetan lehiaketaren bigarren edizioa irabazi duen '(re) nacer’ proiektua ostiral honetan aurkeztu dute Nafarroako Ospitalegunean beraren egileek, Aloha Lorenzok eta Eli Esandiak. Ekitaldian parte hartu dute, halaber, Osasuneko kontseilari Fernando Domínguezek eta Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak. Hauen esanetan, ekimenak humanizazioaren kultura sustatzen lagunduko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak pazienteei eskaintzen dien arretan, gazteen sormena bistaratzeaz gain.

Ekimen hau Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak antolatzen du Osasun Departamentuaren lankidetzaz, eta Ana Herrera kontseilariak adierazi duenez, Foru Komunitateko ospitaleetan artista gazteen obrak erakustea du xede, helburu bikoitza lortzeko asmoz: artista hauei, lanaren bitartez, osasun-zentroak bezalako esparru publikoetan esku hartzeko aukera eskaintzea, eta bestetik, artearen laguntzaz, prozesu emozionalekin konektatzeko esparru bat erraztea. Osasun kontseilari Fernando Domínguezek nabarmendu duenez, programa hau zuzenean lotuta dago O-NOZak 2017an abiarazitako Humanizazio Planaren helburuekin, zeinetan, gaixotasunaren ordez pazientea ardatz duen arreta-eredua proposatzen baita. Horrexen aldekoak dira, ingurune ezezagunean eta batzuetan teknologiaz inguratuta eta egoera estresagarrian dauden erien prozesu emozionaletan laguntzen ahalegintzen diren oraingoa bezalako ekimenak.

Gaur aurkeztu den lana, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan (UAGZ) egindako hilabete eta erdiko egonaldi artistikoko azterketa eta artisautza lanaren emaitza da. Ospitaleko sarreran finkatutako figura geometrikoak ibilbidean zehar hedaturiko marrazki eta osagai artistikoak biltzen ditu, unibertsoa, nagura, gizakiaren existentzia eta kontzientzia uztartzeko asmoz, eta horren emaitzak giza-taldea osatzearen sentimendua iradokitzen du.

Egileek honelaxe argudiatu dute proiektuari emandako izena: “Errautsetatik berpiztu zen Fenix Hegaztiaren antzera, batzuetan, bir(sortzea) da aurrera jarraitzeko aukera bakarra; izaki kolektiboaren harmonian eta gelditasunean biltzea zauriak sendatzeko. Halaber, arkitektura honek osasun-ingurunearekin lotzen gaitu, gure bizitzetan nahitaezkoa den lekuarekin. Sortu eta (bir)sortzeko esparruarekin”.

Epaimahaiak berariaz baloratu zuen, proiektuak, eraikuntza eta pinturaren bitartez, Nafarroako Ospitaleguneko B blokeko (lehengo Virgen del Camino ospitalea) sarrera nagusiko esparru osoa integratzeko duen gaitasuna. Horrekin batera, proposamenaren sendotasuna eta esparrua humanizatu eta pertsonekin lotzeko asmoz emandako argumentazio kontzeptuala nabarmendu zituen.


Arte Hospitales

Representes del CHN, Aloha y Eli (en el centro), la consejera Herrera, el consejero Domínguez y el director gerrente del INJD, Rubén Goñi. ( irudia handitu )

Arte Gaztea Ospitaleetan

La iniciativa Arte Gaztea Ospitaleetan responde a la apuesta por impulsar políticas transversales entre distintos departamentos que se recoge en el II. Gazteria Plana 2017-19. Proiektuak artea herritarrekin lotu eta ospitaleak bezalako ongi finkaturiko esparruetan esku hartzeko estrategia berriak sortzea proposatzen du, artelanak leku horietan gertatzen denari buruz hausnarketa egiteko gonbita izan daitezen. Bestetik, artista gazteei, lanaren bitartez, esparru publikoetan esku hartzeko aukera eskaini nahi zaie, pazienteen, senideen, profesional sanitarioen eta oro har herritarren ongizatea hobetzea lagun dezakeen esparru askatzailea eratuz. Era berean, artearen laguntzaz, prozesu emozionalekin bat egiteko esparrua sortu nahi da.

Proiektua Nafarroako Ospitalegunean (NOG) abiatu da Nafarroako Osasun Sistema Publikoa Humanizatzeko Planaren barruan, betiere osasun-sarearen erabiltzaileen gogobetetze-maila hobetzeko asmoz, pazienteendako tratua hobetzeko eta arretarako erabiltzen den ingurunea egokitzeko neurrien bitartez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa