(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Hezkuntzan berrikuntza metodologikoa bultzatzea nabarmendu du ikasturte berriaren irekieran ostirala, 2018.eko irailak 14


Ekitaldia Tafallako Antso III.a Handia BHIn izan da, 50 urte bete dituen ikastetxean


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek, 2018-2019 ikasturtea irekitzeko gaur goizean egindako ekitaldian, Nafarroako hezkuntza-sistemak ikasturte honetan eraldaketa digitala eta berrikuntza metodologikoa landu beharko dituela nabarmendu du. Ekitaldia Tafallako Antso III.a Handia BHIn izan da, 50. urteurrena ospatzen duen ikastetxean. “Ikastetxeak proiektu parte-hartzailea, aktiboa, eta eleaniztuna du, eskaintza inklusiboa eta berritzailea, eta Nafarroako Gobernuak bultzatu nahi duen hezkuntza publikoko ereduarekin oso-osorik bat egiten duena”, azpimarratu du Lehendakariak.  Leh

Presidenta en Tafalla.

Barkos Lehendakaria Antso III Handia BHIko ikaslegoari hitz egiten, Tafallan. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek, 2018-2019 ikasturtea irekitzeko gaur goizean egindako ekitaldian, Nafarroako hezkuntza-sistemak ikasturte honetan eraldaketa digitala eta berrikuntza metodologikoa landu beharko dituela nabarmendu du. Ekitaldia Tafallako Antso III.a Handia BHIn izan da, 50. urteurrena ospatzen duen ikastetxean. “Ikastetxeak proiektu parte-hartzailea, aktiboa, eta eleaniztuna du, eskaintza inklusiboa eta berritzailea, eta Nafarroako Gobernuak bultzatu nahi duen hezkuntza publikoko ereduarekin oso-osorik bat egiten duena”, azpimarratu du Lehendakariak. 

Ikastetxera iritsi ondoren, Lehendakariak eta gainerako agintariek eraikin nagusiko instalazioak bisitatu dituzte, tartean 1. DBHko gelak eta Curriculum Bereziko Unitatearen gela nahiz Batxilergoko eraikin berria. Ikasturtea irekitzeko ekitaldia estalitako pistan egin da, eta 150 bat pertsona bildu dira, agintarien eta Institutuko eta beste ikastetxeetako arduradunen artean, Tafallako Antso III.a Handia BHIko ikasleez gain. Institutuko ikasleek osatutako Antso Erregea Koroak Nafarroako Ereserkia abestu ondoren, ikastetxeko zuzendariak, Alfonso Huartek, eta Tafallako alkateak, Arturo Goldaracenak, hitz egin dute. Ondoren, Barkos Lehendakariak Nafarroako armarria (markoan ipinita) eman dio ikastetxeko zuzendariari.


Institutuko ikasle eta abesbatzako kideak erakundeetako ordezkariekin taldeko argazkian. ( irudia handitu )

Barkos Lehendakariak zorionak eman dizkio Antso III.a Handia BHIri 50. urte betetzeagatik eta urte horietan guztietan garatu duen lanarengatik; era horretan, nabarmendu du ikasturte hau “funtsezkoa izango dela Hezkuntza Departamentuak legegintzaldiaren hasieratik landu dituen plan estrategiko eta programa askotarako”. Halaber, azpimarratu du aurten eraldaketa digitalari helduko zaiola, eta “hezkuntza publikoko 1. DBHko ikasle guztiek ordenagailu pertsonal eramangarria jasoko dutela”.

Eraldaketa digitalerako eta hezkuntzaren berrikuntzarako egiten den bidean, Barkosek azpimarratu du “funtsezkoa dela irakasleen lankidetza”, eta, ildo horretan, esan du Antso III.a Handia BHIko irakasleek parte hartu dutela hizkuntza-programa (EOIDNArekin) bezalako proiektuetan, elkarbizitzako lan-taldeetan, ikastetxearen aldizkarian edo web gunearen garapenean, “guztiak ere eskola-komunitatearen bizitasunaren adibide”.

Horrez gain, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua Dibertsitatea Artatzeko Plan Estrategikoan egiten ari den lana nabarmendu du; izan ere, horren bitartez, desgaitasuna duten ikasle nafarren %90ak gela arruntetan ikasten du, Skolae baterako hezkuntzako programa landu da, eskola-jazarpenaren aurrean esku hartzeko eta prebenitzeko Laguntza programa eta gaitasun pedagogiko-didaktikoa hobetzeko programa ere bai. “Horien guztien helburua da ikasteko prozesuak egungo munduko premia aldakorretara egokitzea, ikuspegi inklusibo eta berdintasunezkotik”, eta “ildo horretan, hezkuntza publikoak aukera-berdintasuna bermatu behar duela” adierazi du.

Ikasturte honetan, Nafarroan, 98.500 ikasle hasi dira, eta “horiei kalitatezko hezkuntza bermatzeko betebeharra du Nafarroako Gobernuak ikuspegi komunitariotik, eta horretan familiek eta inguruneak funtsezko papera betetzen dute”, azpimarratu du Lehendakariak. Helburu horretarako, “eskola publikoak berrikusten ari gara, berrikuntzan, berdintasunean eta inklusioan oinarritutako hezkuntza nahi baitugu”.

Antso III.a Handia BHI

Tafallako Antso III.a Handia Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Nafarroako Erdialdeko Bigarren Hezkuntzako Instituturik beteranoenean, Erdialdeko hainbat herritako 650 ikaslek ikasten dute; hala nola, Tafalla, Artaxoa, Larraga, Berbintzana, Miranda Arga, Mendigorria, Pitillas, Olite, Uxue eta Barasoain. Bete berri duen mende erdi honetan, institutuko geletatik 4.000 ikasle baino gehiago igaro dira jada


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa