(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Adimen lokartuak, zahartze osasuntsua eta gizarte ekonomia, datozen udako ikastaroetako gaiak osteguna, 2018.eko irailak 6


Gainera gaixotasun aurreratuen zaintza eta demokrazioarako bideak Espainian ardatz duten ikastaroak ere eskainiko dira


Adimen lokartuak, zahartze osasuntsua, gaixotasun aurreratu eta terminalen zainketa, gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioa eta demokraziarako bideak Espainian nafar unibertsitateen udako ikastaroetan datorren astean eskainiko diren gaiak. Ikastarook irailaren 10etik 15era bitartean izanen dira Iruñako eta Tuterako UHUN eta Kondestable Jauregian.

Hurrengo astean Nafarroako Gobernuak eta nafarroako unibertsitateek antolatutako ondorengo udako ikastaroei emango zaie hasiera: Iruñeko UHUNek antolatutako, “Adimen lokartuak”, irailaren 10etik 13ra izanen da Iruñeko UHUNeko egoitzan; Nafarroako Unibertsitatearen eskutik “Zahartze osasuntsua: telomeroei begirada bat” eta “Gaixotasun aurreratu eta terminalen zainketa” ikastaroak, irailaren 11tik 13ra eta irailaren 12 eta 13an izanen dira Iruñeko Kondestable Jauregian; Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskainitako “Gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioa” ikastaroa, irailaren 12tik 15era izanen da Iruñeko Kondestable eraikinean; eta Tuterako UHUNek antolatutako “Demokraziarako bideak Espainian”, irailaren 13an izanen da unibertsitateak Tuteran duen egoitzan.

-“Adimen lokartuak”, pertsona guztiek bizitzako egoerei zein zailtasunei aurre egiteko dituzten, baina zenbaitetan erabiltzen ez diren edota ezezagunak diren gaitasunak aztertuko dira. Adimen lokartuak moduan izendatzen dira izan eta alboratuta edo erabili gabe norberak izaten dituen gaitasunak. Ikastaroan hausnarketa egingo da horren inguruan, gaitasunak iratzartzeko ereduak aztertu eta eguneroko bizitzan gehitzeko bideak emanez, duintasunez eta osotasunez bizi ahal izateko.

“Zahartze osasuntsua: telomeroei begirada bat”, ikastaroak honako galdera interesgarri hauek izango ditu abiapuntu: Zer dira telomeroak?, Zertan datza zahartzea?, Zer gertatzen da telomeroekin minbizia garatzean, geldi daiteke?, Telomeroak mantentzen laguntzeko sendagairik ba al dago?, Zein eragin du gure bizitzeko moduak eta dietak?, etab. Hitzaldi eta tailerrez osatuta egonen den ikastaroa, gaixotasun eta dietan interesa duen edonori dago zuzenduta.

“Gaixotasun aurreratu eta terminalean zainketa”, zainketa aringarrietan espezializatuak diren profesionalek eskeiniko duten ikastaro honetan, gaixotasun aurreratu edota terminala duen pertsona baten zaintza eta laguntza aztertuko dira. Adituen azalpenetatik abiatuta, elkarrizketa eta hausnarketarako gunea sortzea du xede ikastaroak, partaideek beraien iritzi eta bizipenak azaltzeko tartea eskainiz. Gaixotasun aurreratuetan interesa duen edonork eman dezake izena ikastaroan.

-“Gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioa”, ekonomia soziala eta solidarioak nabarmen laguntzen du gizarte eta ekonomi garapenean. Gizarte plurala, parte hartzailea, demokratikoa, justua eta solidarioa sustatuz. Sektore ekonomikoa, beraz, XXI. mendearen hasieran antolatutako gizarte zibilaren funtsezko osagaia bihurtu da. Ekonomia soziala eta solidarioaren alorrean kokatzen diren ekimenak ezagutzera ematea izanen da kurtso honen helburu nagusiena. Ekimen horiek heziketa akademiko eta zientifikoan aditu diren profesionalek aukeztuko dituzte.

-“Demokraziarako bideak Espainian”. Trantsizioa ez zen izan Francoren heriotzaren ostean erregimena aurpegia garbituta mantentzeko sortutako okurrentzia bat. Aitzitik, jada Gerra Zibileko urteetan adierazitako politika izan zen, barruan eta exilioan garatutakoa, bai bilerekin, mahai-inguruekin, instantzia bateratuekin, hamarkadetan diktaduraren aurkaritzan eta azkenean manifeztazio eta mitinen bidez adierazitako askatasuna, amnistia eta autonomia estatutoekin. Informazioa eta matrikula:

Kurtso hauen inguruko informazio gehiago izateko eta matrikula egiteko: https://udakoikastaroak.navarra.es/


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa