(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Topaguneak hitzarmen bat sinatu dute Nafarroan Euskaraldia: 11 egun euskaraz programa garatzeko ostirala, 2018.eko martxoak 9


Ekimenak euskararen erabilera sustatu nahi du gizartean eta Iruñean aurkeztuko da datorren martxoaren 14an, ekitaldi publiko batean


Euskaraldia

Mikel Arregi, Ana Ollo eta Oskar Zapata, Euskaraldia kanpainaren kartelarekin ( irudia handitu )

Hitzarmena gaur sinatu dute Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak eta Topaguneko lehendakari Oskar Zapatak. Nafarroako Gobernuak 100.000 euroko diru-laguntza emango dio “Euskara 365” programari, halako moduz non Euskaraldia ekimena Nafarroan ere gauzatzeko modua egongo den. Aipatzekoa da Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorretan ekimen honetarako partida bat jaso zela.

Horrela, akordio hau sinatzean, Nafarroako Gobernua, Euskarabidearen bidez, ekimenaren koordinazio orokorra ari da laguntzen honako arlo hauetan: diseinua, dinamizazioa, formazioa, komunikazioa eta baliabideen egokitzapena eta kudeaketa, gerora tokian tokiko ezarpena ahalbidetuko dutenak.

Euskaraldia Topagunearen urte honetarako egitasmo nagusietako bat da. Euskararen erabilera aktibatzeko urte bateko programazioa da hiztunei zein, nahiz eta ez hitz egin, ulertzen dutenei zuzendurik eta ekimenari atxikitzen diren herri guztietan eginen da. Dinamika 11 egun euskaraz bizitzeko gonbitearekin borobilduko da.


topagunea

Ana Ollo eta Oskar Zapata, sinaduraren momentuan. ( irudia handitu )

Horrelako ekimenen bidez, Nafarroako Gobernuak 2017ko urtarrilaren 25ean onartu zuen Euskararen I. Plan Estrategikoan ezartzen diren helburuak bete nahi ditu. Hain zuzen ere, lehenengo ardatzean honako helburu hau aipatzen da: euskararen erabilera igotzea, hiztunek gizarte arlo guztietan erabil dezatela erraztuz eta euskararen erabilera errazagoa eginez.

Aurkezpen Kondestable Jauregian

Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenaren aurkezpena Nafarroan datorren martxoaren 14an, asteazkenarekin, arratsaldeko 17:30ean izanen da Iruñeko Kondestable Jauregian. Sarrera libre izanen da, aforo bete artio. Ekitaldian honako hauek parte hartuko dute: Ana Ollo kontseilaria, Mikel Arregi Euskarabideko zuzendari kudeatzailea, Oskar Zapata Nafarroako Topaguneko arduraduna eta Elena Laka Euskaltzaleen Topaguneako presidentea.

Reyes Illintxeta kazetaria arituko da saioa aurkezten, eta honako hauek ere hizlari ariko dira: Arrate Illaro Euskaltzaleen Topagunea, Kike Amonarriz soziolinguista eta Eneko Gorri BAM dinamika barnetik bizi duen euskaltzalea.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa