(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enpresek kirola eta emakumeak proiektuak babesteko egindako ekarpenen %40a deduzitu ahal izango dute Sozietateen gaineko Zergan

astelehena, 2018.eko urtarrilak 15


Hona hemen deduzitu daitezkeen zenbatekoak: 30.000 €-ra bitarte (hori barne), %30a; 30.001 eta 60.000 € artean (biak barne), %35a; eta 60.000 €-tik gora eta kirola eta emakumeak proiektuak babesteko ekarpenak, %40a


2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako enpresek aukera izango dute Sozietateen gaineko Zergaren kuota likidotik ehuneko 40a deduzitzeko, ordaindutako zenbatekoen, ondasun edo eskubide emateen edo egindako zerbitzuen gainean, interes sozial bezala deklaratutako kirol jarduera edo lehiaketak, hots, emakumeek soilik parte hartzen dutenak edo emakumeak soilik lehiakideak direnak, babesteko kontratuetatik eratorritako publizitate-gastuak medio, eta hori dedukzio-oinarriaren zenbatekoa kontuan hartu gabe. Neurri hori Nafarroako Kirola eta Gazteria Institutuaren Kirola eta Emakumea Jarduera Planean

sartzen da.

Portzentaje hori aplikatzeko, babesletza kontratuan aldi berean sartzen badira soilik emakumeek parte hartzen duten edo lehiatzen diren kirol jarduerak edo lehiaketak eta maskulinoak edo mistoak diren beste batzuek, interes sozialeko deklarazioaren eskatzaileak eskaera egin aurretik egiaztatu beharko du soilik emakumeek parte hartzen duten edo lehiatzen diren kirol jarduera edo lehiaketei dagokien babesletzako publizitate-gastuen zatia.

Bestalde, gogoratu, Sozietateen gaineko Zergaren inguruko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen arabera, 2017 eta 2018 urteetan hasitako zergaldietarako ondorioekin, enpresek aukera izango dutela Sozietateen gaineko Zergaren kuota likidotik deduzitzeko %30etik %40ra bitarte, ordaindutako zenbatekoen, ondasun edo eskubide emateen edo egindako zerbitzuen gainean, interes sozial bezala deklaratutako kirol, kultur eta gizarte-laguntzako jarduerak babesteko kontratuetatik eratorritako publizitate-gastuak medio.

Hona hemen deduzitu daitezkeen zenbatekoak: 30.000 €-ra bitarte (hori barne), %30a; 30.001 eta 60.000 € artean (biak barne), %35a; eta 60.000 €-tik gora eta kirola eta emakumeak proiektuak babesteko ekarpenak, %40a.

Interes sozialeko kirol-jarduerak


Bestalde, Nafarroako Kirola eta Gazteria Institutuak (NKGI), bere eskumenen barnean, interes sozialekotzat jo ditzake hainbat kirol-jarduera, horietan publizitate-inbertsioa sustatzearren eta zerga-arintze garrantzitsuak bultzatze aldera; gainera, hori aldi berean finantzaketa-iturria da Nafarroako talde eta kirolarientzat.

Kirol jarduera eta lehiaketetarako interes sozialaren deklarazioa eska dezakete deklarazio horretan zuzeneko interesa egiaztatzen duten pertsonek, erakundeek eta entitateek. Eskaera aurkezteko epea laguntza eskatutako jarduera amaitu eta hurrengo urteko ekainaren 30ean amaitzen da.

Interes sozialekotzat deklara daitezkeen jarduerak honako hauek dira: nazioarteko probak edo lehiaketak; estatuko probak edo lehiaketak; Nafarroako eremuko probak edo lehiaketak; NKGIk antolatutako jarduerak eta Nafarroan antolatutako bestelako edozein kirol-jarduera, kirol-maila altua eskaintzen badute, kirol tradizionala berreskuratzea sustatzen badute, gizartean oihartzun handia badute, herritarren parte-hartzea handia bada edo interes sozial kualifikatua justifikatzeko antzeko egoerak aurkezten badituzten, eta hori guztia NKGIren arabera.

Interesatuta dauden pertsonek, enpresek edo klubek informazio osoa eskuratu ahal izango dute ondorengo estekan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa