(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

8.106 langabe profesionalki akreditatu dira 2012tik aurrera Nafarroako Enplegu Zerbitzuko ikastaroekin

astelehena, 2014.eko azaroak 24


Prestakuntza-jardueren eskaintza aldi horretan bikoiztu egin da, eta 2012ko 117tik 2014ko 223ra pasa da 


Goicoechea eta Iribas kontseilariak, Salestarren Elektromedikuntzako diplomatuekin. ( irudia handitu )

8.106 langabek parte hartu dute 2012. urtetik Nafarroako Enplegu Zerbitzuak sustatutako 474 ikastaroetan. Ikastaro horiek berariaz profesionaltasuneko ziurtagiri bat lortzeko dira, ikasleen gaitasunak aitortzen ditu lan-jarduera zehatz bat egiteko eta enpresei beren prestakuntzaren gaineko bermeak eskaintzen dizkie.

Hala adierazi du gaur goizean lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak Salestarren Ikastegi Bateratuaren itxieran; ekitaldi horretan diplomak eman zaizkie espezialitate horretan lehen promozioa osatutako13 ikasleei. Ikastaroak NEZaren 38.400 euroko diru-laguntza jaso du, eta kopuru horri beste 32.400 euro gehitu behar zaizkie, jadanik abian den espezialitateko bigarren ikastarorako erabiliko dena.


Agintariak, Salestarren zentroko Elektromedikuntzako instalazio berrietara egindako bisitan. ( irudia handitu )

Goicoechea lehendakariordeak azpimarratu duenez, Nafarroako Gobernuak era honetako prestakuntzaren aldeko apustua egin du lan-merkatuaren beharretara bideratuta, langileen enplegugarritasuna hobetzeko asmoz. Hala, azken hiru urteotan ikastaro horietako eskaintza bikoiztu da, 2012ko 117tik (2.037 ikaslerekin), 2014ko 223ra pasatuz (3.791 ikasle). 2013an, 134 prestakuntza-ekintza egin ziren, eta 2.278 ikaslek parte hartu zuten. Guztira, NEZak profesionaltasuneko ziurtagiria lortzeko 474 ikastaro sustatu ditu eta, horretarako, 10.145.882 euro erabili du, prestakuntzarako funtsen heren bat.

Lehendakariarekin batera Hezkuntzako kontseilari José Iribas eta zentroko arduradun Jorge Lanchas eta Iñaki Lete izan dira, beste batzuen artean. Ekitaldian, gainera, agintariek espezialitate horretan prestatzeko zentroko instalazio berriak inauguratu dituzte; bertan, diplomatuek kontratatuak izan daitezkeen osasun-zentroetan topatuko dituzten lan-tokiak birsortu dira.

Elektromedikuntza Sistemen Mantentze-lana

13 diplomatuek Elektromedikuntzako Sistemen Mantentze-laneko ziurtagiri profesionaleko lehen promozioa osatzen dute. Gora egiten ari den espezialitatea da, Espainian alor horretan 15.000 bat pertsona behar direla kalkulatzen baita. Orain amaitutako ikastaroa enpresek duten eskaera horri erantzuteko prestatu da; elektromedikuntzako instalazio-zerbitzuetan eta ekipoen mantentze-lanetan aritutako enpresa hornitzaileak dira. Haien helburua osasuneko administrazio publikoei nahiz erakunde pribatuei bereizitako goi-mailako zerbitzuak ematea da.

Aipagarria da Salestarren Ikastegi Bateratua Foru Komunitatean elektromedikuntzako prestakuntza hori berariaz ematen duen lehen zentroa dela, eta horretarako Espainia guztian dauden lau zentroetako bat. Profesional espezialistez osatutako talde bat eta instalazio berritzaileak ditu.

Gainera, bigarren ikastaro bat abian da jadanik, eta bertan beste 13 ikasle prestatzen ari dira elektromedikuntza-instalazioak eta hari lotutako instalazioak ikuskatzeko eta egiteko espezialitatean. Beraz, guztira alor horretan prestatutako 26 ikasle izango dira, eta laneratzeko aukera handiak izango dituzte emandako moduluak espezializatuak direlako eta merkatuan era honetako profesionalen eskaera handia dagoelako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa