(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak adierazi du euskararen legearen aldaketa ez dela juridikoki, sozialki eta ekonomikoki justifikatzen asteazkena, 2014.eko azaroak 19


Erabaki bat onartu du eta bertan bere desadostasuna agertzen du eskaera dagoenean euskarazko irakaskuntza zonalde ez euskaldunetara zabaltzeko proposamenarekin


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du, bere desadostasuna agertzea Euskararen 18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, zati batean aldatzeko Foru Legearen proposamenarekin. Bertan aipatzen denez, euskarazko irakaskuntza euskalduna ez den zonaldeko ikastetxe publikotan ezarri nahi da dagoen eskaeraren arabera.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du, bere desadostasuna agertzea Euskararen 18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, zati batean aldatzeko Foru Legearen proposamenarekin. Bertan aipatzen denez, euskarazko irakaskuntza euskalduna ez den zonaldeko ikastetxe publikotan ezarri nahi da dagoen eskaeraren arabera.

Foru Gobernuaren iritziz, Nafarroako Sozialistak, Izquierda-Ezkerra talde parlamentariek eta atxiki gabeko parlamentariek aurkeztutako ekimenak ez du behar besteko arrazoirik; izan ere, ez du Eskualdeetako edo Eremu Urriko Gutxituen Europako Gutunaren babesik, eta aldaketa sozialek ere ez dute justifikatzen. Hura aplikatzeak, gainera, egungo euskarazko irakaskuntza-ereduaren kostu ekonomiko nahiz sozialak areagotuko ditu euskalduna ez den zonaldean eta, azkenik, erantsi su denboraz kanpoko proposamen bat dela, jadanik 2012an ukatu zen antzeko ekimen bat errepikatzen duena, eta legealdi honetan aplikatu ezin ahalko den une batean aurkezten dena.

Arrazoiari dagokionez, Gobernuaren erabakiak ukatzen du euskara euskalduna ez den zonaldean zabaltzea Europako Gutunean eskatzen dela; izan ere, aipatzen duenez, babesten dituen hizkuntz eskubideak "ez dira Komunitate bateko herritar guztiei modu berean aplikatu beharreko eskubide unibertsalak, baizik eta hizkuntz horren hiztunen proportzioarekin harreman zuzena dute hainbat lurraldetan". Alde horretatik, uste du Euskaren Foru Legeak Nafarroako errealitate soziolinguistiko ezberdinekin errespetuz jokatu zuela, hiru zonaldeak finkatuz.

Gobernuak ere ez du uste proposamenaren sinatzaileek adierazitako "aldaketa sozialek" arauaren aldaketa justifikatzen dutela. Horri dagokionez, oroitu du azken inkesten arabera, Nafarroako Gobernuak (2008) nahiz Eusko Jaurlaritzak (2012) diotela euskalduna ez den zonaldeko elebidunen kopurua % 3,1 eta % 2,3koa dela, hurrenez hurren. Aldiz, 2011ko herritarren errolden datuen arabera, zonalde horretako herritarren % 0,6k gutxienez dio euskara bere lehen hizkuntza dela.

Kostu ekonomiko eta sozialen igoera da desadostasunerako erabakian adierazitako beste arrazoietako bat. Zehazki, uko egiten da proposamenak ikastetxe publikoetan soilik euskara-lerroak ezartzea proposatzea, jadanik badiren ikastolak kontuan hartu gabe, itun bidezko funts publikoekin kofinantzatutakoak, eta, gaineratu denez "ikasle-kopuru handiagoa hartzeko behar besteko gaitasuna dutenak".

Gobernuaren aburuz, ikuspegi murriztaile horrek euskarazko irakaskuntza-zabalkundearen kostu ekonomiko nahiz sozialak areagotuko ditu, "baliabideak bikoiztea eragingo baitu zerbitzu bera emateko edo jada badiren zentroetako itunak mugatzea".

Azkenik, proposamena denboraz kanpo dagoela jotzen du 2012an Parlamentuak dagoeneko uko egindako beste ekimen baten antzekoa baita eta, horrez gain, legealdiaren amaieran aurkezten delako eta, beraz, legealdia amaitu aurretik aplikatzeko ez dago denborarik.

Horregatik guztiagatik, Foru Gobernuak egokiago ikusten du eztabaida hau Parlamentu berria osatzen denerako atzeratzea, hau da, 2015eko maiatzeko hauteskundeen ondoren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa