(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultur mezenasgoaren legea abian jarri da, ekarpen pribatuetarako % 80 arteko kenkariekin asteazkena, 2014.eko urriak 1


Mezenasgoaren ekintzez baliatu nahi duten kultur sustatzaileek MECNA interes sozialeko adierazpena gaurtik urriaren 31a bitarte eska dezakete


Transcripción textual del video

Asteazken honetan, urriak 1, Nafarroako Kultur Mezenasgoaren Legea abian jarri da. Herrialdean aitzindaria den araua da, eta kultur eskaintza iraunkorragoa eta gizarte zibilaren parte hartze handiagoarekin sustatzea du xede; horretarako, ekarpen pribatuei % 80 arteko kenkari fiskalak ematen die PFEZn eta % 50 ingurukoa Sozietate Zergan.

Prozesuko lehen etapa epea zabaltzea da, gaurtik urriaren 31 arte, nahi duten kultur proiektu, jarduera eta programek Nafarroako Gobernuari interes sozialeko adierazpena eska diezaioten, MECNA akronimoarekin ezagutzen dena; horrek aipatutako mezenasgoaren onuradun izateko aukera ematen die. Prozedura arautzen duen foru-agindua atzo, irailak 30, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu zen.

Mecnaren logotipoa. ( irudia handitu )

Asteazken honetan, urriak 1, Nafarroako Kultur Mezenasgoaren Legea abian jarri da. Herrialdean aitzindaria den araua da, eta kultur eskaintza iraunkorragoa eta gizarte zibilaren parte hartze handiagoarekin sustatzea du xede; horretarako, ekarpen pribatuei % 80 arteko kenkari fiskalak ematen die PFEZn eta % 50 ingurukoa Sozietate Zergan.

Prozesuko lehen etapa epea zabaltzea da, gaurtik urriaren 31 arte, nahi duten kultur proiektu, jarduera eta programek Nafarroako Gobernuari interes sozialeko adierazpena eska diezaioten, MECNA akronimoarekin ezagutzen dena; horrek aipatutako mezenasgoaren onuradun izateko aukera ematen die. Prozedura arautzen duen foru-agindua atzo, irailak 30, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu zen.

Ondoren, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, partikular eta sozietateek ekarpenak egin ahalko dizkiete MECNA zigilua duten proiektuei. Mezenasgoak barneratzen ditu, alde batetik, dohaintza ekonomikoak, eta bestetik, erabiltzeko maileguak edo lankidetza-hitzarmenak enpresa eta partikularrekin.

Zigilua nork eska dezaketen

Maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legeak erabakitzen duenaren arabera, kultur mezenasgoaren euskarri dena, MECNA Interes Sozialeko adierazpena honako hauek eska dezakete: helbide fiskala Nafarroan duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak; Nafarroako egoitza, zentro eta etxeak eta haien federazioak; Eliza katolikoa eta Estatuarekin akordioak dituzten beste erlijio-komunitate batzuk; Nafarroan finkatutako unibertsitateak, eta beren helbide fiskala Nafarroan duten artistak eta 200.000 euro baino gehiagoko negozioak ez dituztenak.

Ondorengo kultur proiektu edo jardueretarako eska daiteke adierazpena:

a) Zinemagintza, ikus-entzunezko arteak eta multimedia-arteak.

b) Arte eszenikoak, musika, dantza, antzerkia eta zirkua.

c) Arte bisualak: arte plastikoak edo arte ederrak, argazkilaritza eta diseinua.

d) Liburua eta irakurketa eta edizio literarioak, fonografikoak eta zinematografikoak edozein formatu edo euskarritan.

e) Egungo ezagutzaren gizartean dauden kultur produktuen dibertsitatean sortutako ikerketa-prozesu eta -proiektuak.

f) Nafarroako kultur ondare material eta immaterialaren ikerketa, dokumentazioa, kontserbazioa, zaharberritzea, berreskuratzea, zabalkundea eta sustapena, Nafarroako hizkuntz aniztasunari bereziki erreparatuz.

g) Nafarroako herri-folklore eta -tradizioak, herri-musika bereziki, esaterako: jota, aurorak eta euskarazko herri-abestiak, hainbat udalerritako dantza tradizionalak, adibidez: jota, larrain-dantza, makil-dantza, bolantak, mutil-dantza edo ezpata-dantza.

h) Beste edozein jarduera artistiko edota kultural.

Hurrengo urteetarako antzeko izaera eta edukia izatea aurreikusten duten proiektu edo jarduerak urtero egikaritzen dituzten erakundeek, programa-mota bateko interes soziala eskatu ahalko dute.

MECNA zigilua nola eskuratu

Urtero, bi eskaera-aldi zabalduko dira: urriaren 1etik 31ra eta maiatzaren 1etik 31ra, eta aldi horietan eskaera eta deskripzio-memoria aurkeztuko dira; horretarako, formulario bat bete beharko da, eta hura www.navarra.es webgunean edo Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Erregistroan lortu ahalko da (Navarrería kalea 39, Iruña).

Zigilua ezin da zuzenean eskuratu. Nafarroako Kultura Kontseiluak behar besteko kalitatea duten eskaerei baino ez die emango. Bere balorazioan, Kontseiluak kontuan hartuko ditu, beste irizpide batzuen artean: proiektu edo jarduerak zer garrantzi soziala duen; ondare kultural, material eta immaterialean zer eragin duen; hizkuntz aniztasuna; sormen artistikoa sustatzea; sortzaile berriei laguntzea; hizkuntza berritzaileekiko harremana, publikoen prestakuntza, partaidetza, hedapena eta sorrera; IKTak garatzea eta kanpo-sustapena eta aurrekontuaren nahiz proiektu edo jarduerak sortutako eraginaren arteko harremana.

Kultura Kontseiluak bere proposamena Nafarroako Gobernuari helaraziko dio, eta azken horrek emango du adierazpena. Eskaera ebazteko finkatutako epea hiru hilabetekoa da.

Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako, sustatutako edo harekin egindako hitzarmenaren xede diren ekimenak, bai eta toki-erakundeek nahiz unibertsitate publikoek sustatutakoak ere, ez dute aurretiazko ebaluaziorik behar, eta MECNA adierazpena automatikoki lortu ahalko dute, Nafarroako Gobernuari proiektua hasi baino bi hilabete lehenago jakinaraziz.

Prozesu guztia errazteko asmoz, Mezenasgoaren Batzorde bat eratu da, Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuari atxikita dagoena, eta hari ondorengo funtzioak esleitzen zaizkio, bestek beste: administraziokoak, kultur sektoreari eta izan daitezkeen dohaintza-emaileei aholkularitza ematekoak; MECNA proiektuen zerrendak tramitatu eta Zerga Administrazioari igortzekoak, adierazpen horren instrukzioa eta proiektuei egindako ekarpenen xede eraginkorraren jarraipena egitekoak eta egiaztatzekoak.

Mezenasgorako bideak eta abantaila fiskalak

Mezenasgoa helbide fiskala Nafarroan duten pertsonek egin ahalko dute 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera. Interesdunek MECNA adierazitako jarduerak honako webgune honetan ezagutu ahalko dituzte: www.mecna.navarra.es.

Hiru lankidetza-bide hauta daitezke:

- Ondasun edo eskubideen dohaintza edo ekarpen ekonomikoa, edo zerbitzuak doan ematea.

- Kultur intereseko ondasunak aldi batez erabiltzeko lagatzea, proiektuak egiteko lokalak, kalitatezko arte-lanak…

- Finantzaketa egin eta horretaz baliatzen direnek sinatutako hitzarmena; haren arabera, beren laguntzaren truke, pertsona onuradunek kolaboratzailearen partaidetza zabaltzeko konpromisoa hartzen dute.

Mezenasak abantaila fiskal garrantzitsuak baliatu ahalko dituzte. Zehazki, partikularrek PFEZaren kuotan % 80ko kenkaria lortuko dute emandako lehen 150 eurotan, eta % 40koa gainerakoan. Hala, 50 euroko dohaintza batean 40 euro kentzen dira; 150 eurokoan, 120 euro, eta 1.000 euroko dohaintzan, 460 euro.

Enpresek zenbatekoaren kenkaria lortuko dute Sozietate Zergaren zerga-oinarrian (oro har, dohaintzak ez dira kengarriak), eta kuota likidoaren % 30eko kenkaria lehen 300 eurotan, eta % 20koa gainerakoetan. Hala, adibidez, % 20ko karga duen enpresa batek 1.230 euroko kenkaria izango du 3.000 euroko dohaintza eginez gero.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Mezenasgoaren liburuxka
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa