(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak eskatu du BEZaren gatazka Nafarroa-Estatua koordinazio-batzordean erabaki dadila asteazkena, 2014.eko irailak 17


Esan du "onartezina dela" epaitegietara jotzea Itun Ekonomikoan aurreikusitako diferentziak ebazteko mekanismoak agortu gabe


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok Ogasun ministro Cristóbal Montorori eskatu dio, Foru Komunitatean lan egiten duen automobilgintza-enpresa bati dagokion BEZari buruzko gatazka itun ekonomikoaren koordinazio-batzordean erabaki dadila. Batzorde hori irailaren 30ean bilduko da eta, beraz, Espainiako Zerga Agentziak iragarriko helegitea erretira dadin eskatu du.

Barcina Lehendakariak Nafarroako Gobernuaren bilkuraren ondoren prentsaurrekoa eman du gaur eguerdian, eta bertan Espainiako Gobernuarekin egun dituen harremanen berri eman da, jakin ondoren Espainiako Zerga Agentziak Auzitegi Gorenaren aurrean helegitea aurkezteko asmoa duela Nafarroak aipatutako enpresak 2007-11 aldian ordaindutako BEZa itzul dezan (1.500milioi euro inguru).

Barcina

Barcina Lehendakaria hedabideen aurrean egindako agerraldi batean.

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok Ogasun ministro Cristóbal Montorori eskatu dio, Foru Komunitatean lan egiten duen automobilgintza-enpresa bati dagokion BEZari buruzko gatazka itun ekonomikoaren koordinazio-batzordean erabaki dadila. Batzorde hori irailaren 30ean bilduko da eta, beraz, Espainiako Zerga Agentziak iragarriko helegitea erretira dadin eskatu du.

Barcina Lehendakariak Nafarroako Gobernuaren bilkuraren ondoren prentsaurrekoa eman du gaur eguerdian, eta bertan Espainiako Gobernuarekin egun dituen harremanen berri eman da, jakin ondoren Espainiako Zerga Agentziak Auzitegi Gorenaren aurrean helegitea aurkezteko asmoa duela Nafarroak aipatutako enpresak 2007-11 aldian ordaindutako BEZa itzul dezan (1.500milioi euro inguru). Gogora ekarri behar da, 2012. urtean, enpresak bere merkaturatze-sistema aldatu zuenean, bi administrazioak BEZa ordaintzeko akordio batera iritsi zirela, oraindik indarrean dagoen akordioa.

Lehendakariak azaldu duenez, Nafarroa-Estatuaren arteko harremanak "ez daude bere une gozoenean" helegite horren iragarpenaren ondoren; izan ere, hark "beste fronte bar" irekitzen du, Administrazio zentralak foru-legeen aurka jarritako zenbait errekurtso ebazteko zain dauden egoera batean, eta 2015-19 itun ekonomikoa negoziatzeko prozesua zabalik dagoenean.

"Espainiak Nafarroarekin duen borroka hori berehala gelditu behar da, eta irmo eskatzen dut gure araubidearen aurka segidan jasotako iraunak eten daitezen, Foru Hobekuntzan, Itun Ekonomikoan adierazita dagoen araubidearen aurka eta Konstituzioak babesten duena", azaldu du Lehendakariak. Gaineratu du, "onartezina dela Auzitegi Gorenera jotzea gatazkak eta diferentziak konpontzeko legeek adierazitako mekanismo guztiak agortu gabe".

Lehendakariaren aburuz, itun ekonomikoaren koordinazio-batzordea da BEZaren afera jorratu behar den esparrua, "Estatuarekin hitz eginez eta negoziatuz –azpimarratu du– akordioetara heltzeko", eta ziurtatu du helegitea erretiratzea justifikatzen duten behar besteko argudio juridikoak daudela. Alde horretatik, erantsi du Ogasun ministro Cristóbal Montoro ministroak gai honi buruz borondate ona erakutsi arren, "hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua da eta akordioak idatziz finkatzeko ordua".

Azkenik, nabarmendu du Estatuaren helegiteak aurrera eginez gero, "Nafarroaren bideragarritasuna" arriskuan geratuko zela. Hori dela-eta, alderdi politikoen eta herritarren laguntza eskatu du "Nafarroaren eta foruko diru-kutxen interesak irmotasunez babesteko".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa