(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak nekazaritza-turismoko baldintzak eta halakotzat jotzen diren jarduerak arautu ditu asteazkena, 2014.eko maiatzak 28


Geroz eta turista gehiagok nahi izaten dituzte halako eskaintzak, eta gaur egun aukera hori 71 landetxek ematen dute


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, nekazaritza-turismoan jarduten diren enpresen baldintzak eta enpresa horiek eskaintzen dituzten jarduerak arautzeko foru-dekretua onetsi du.

Gaur egun halako jarduerak egiten dituzten 72 landetxe daude erregistratuta, batez ere baratzaren eta animalien zaintzarekin erlazionatutakoak.

Dekretuak jasotakoaren arabera, nekazaritza-turismoak turisten artean geroz eta eskaera handiagoa du; nekazaritza, abeltzaintza eta basozaintza gertuagotik ezagutzeko aukera ematen die.

Nekazaritza-turismoa nekazaritzako elikagaiak ekoizten dituzten enpresekin erlazionatutako jarduera turistikoen eskaintza da, gozatzeko zein trebatzeko eta enpresa horien produktuak sustatzeko eskaintzen dena.

Jarduera horretan aritzeko baldintza batzuk bete behar dira, esate baterako, nekazaritzako ustiategien erregistroan, industriaren erregistro intergratuan edo nekazaritzako elikagaien artisautzarenean izena emanda egotea. Gainera, enpresaren neurria ezingo da izan mikroenpresa batena baino handiagoa.

Jarduerak

Araudiak nekazaritza-turismoan sartzen diren eta nekazaritzakoak, abeltzaintzakoak, basogintzakoak eta beste eremu batzuetakoak diren jarduera motak ere aipatzen ditu. Lehenengoan laboreen ereintza eta uzta, pentsua egitea, baratzaren zaintza edo zainzuriaren, olibaren, mahatsaren, landare sendagarrien eta tabakoaren laborantzarekin erlazionatutako lanak aipatzen dira.

Abeltzaintzaren kasuan, honako hauek dira turistei eskaintzen zaizkien jarduerak: ganadua larreetara eramatea, animaliak zaintzea, zuloa, jeztea, zaldi-ibilaldiak, ile-mozteak, eztia eta arrautzak biltzea etab. Nekazaritza-turismoko jardueratzat jotzen dira, halaber, fruituak (intxaurrak, marrubiak, gaztainak etab.) bildu eta eraldatzearekin erlazionatutako basoko lanak.

Azkenik, ustiategi eta instalazioetarako (upategiak, dolareak...) bisitak, zuzeneko salmenta eta ustiategiak emandako produktuen dastaketa eta eraldaketa (kontserbak, hestebeteak, esnekiak, gozokiak etab.) bezalako beste ekintza batzuk ere jardueren artean sartzen dira.

Urtean hiru hilabete

Halako jarduerak eskaintzeko interesa dutenek izena eman beharko dute Nafarroako turismoaren erregistroan. Bertan, ustiategietan egin ahal izango diren jardueren eta, hala denean, salduko diren produktuen memoria aurkeztu beharko da. Edonola ere, jarduerak urtean hiru hilabetez gutxienez egin ahal izango dira, eta hilabete horietatik bat udakoa izan beharko da.

Nekazaritza-turismoaren ustiategiaren titularrak plaka bereizgarri bat erakutsi beharko du establezimenduan bertan, eta jarduerei, prezioei, ordutegiei, jarraibideei eta abarrei buruzko informazioa ikusteko moduan jarri beharko du, lokalean bertan zein webgunearen bidez.

Amaitzeko, dekretuak dio jarduerak baldintza egokienetan gauzatu beharko direla, inguru natural eta kulturala zaintzen direla bermatzeko, eta bezeroen artean ere zaintza horretara bideraturiko jarrera sustatu beharko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa