Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Bi neurriak ekainean jarriko dira indarrean, eta helburua Foru Administrazioko lanaren banaketa sustatzea da.
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak Administrazioan lana banatzea sustatzea helburu duten neurrietatik bi onetsi ditu. Funtzionarioentzako 3 edo 6 hilabeteko baimenak ematea eta administrazio nagusian lanaldi partizaleko kontratuak egiteko aukera ezartzea dira onetsi diren bi neurriak. Azken aukera hori ematen da dagoeneko osasunaren eta hezkuntzaren alorrean.
Administrazioko bulego batzuen irudia.
Nafarroako Gobernuak Administrazioan lana banatzea sustatzea helburu duten neurrietatik bi onetsi ditu. Funtzionarioentzako 3 edo 6 hilabeteko baimenak ematea eta administrazio nagusian lanaldi partizaleko kontratuak egiteko aukera ezartzea dira onetsi diren bi neurriak. Azken aukera hori ematen da dagoeneko osasunaren eta hezkuntzaren alorrean.
Aldi baterako baimenei dagokienez, iazko urtearen amaieran Nafarroako administrazio publikoen negoziazio-mahai nagusian onetsi zen erabakia da, eta Foru Komunitateko langabezia-tasa % 10 baino txikiagoa den arte egongo da indarrean. Bi baimen mota ezarriko dira, soldatarik kobratu gabe zein soldataren zati bat ordainduta, eta helburua baimenak baliatzen dituzten langileak ordezkatzeko aldi baterako kontratuak egitea izango da.
Araua NAOn argitaratu ondoren eskatu ahal izango dira; aurreikusi denez, maiatza amaitu aurretik egin ahal izango dira eskaerak. Foru Administrazioaren kasuan, dagokion zuzendaritza nagusiak izapidetuko ditu baimenak eta, kontratazioaren alorrean eskumena duen organoarekin koordinazioan jardunda, baimenak ere emango ditu.
Nafarroako administrazio publiko guztiei eragiten die neurriak, beraz, baita tokiko erakundeei ere, nahiz eta aplikatzea aukerakoa izan, udal-autonomiaren konstituzio-printzipioari jarraiki.
Baimena soladatarik gabe
Foru-dekretuak araututakoaren arabera, soldatarik gabeko baimena hiru edo sei hilabetekoa izango da, ematen denetik zenbatzen hasita. Funtzionarioek eta estatutupeko langileek lortu ahal izango dute baimena, baita plaza huts bat edo erreserbatutako plaza batean eta administrazio-kontratua duen langileek ere, baldin eta zerbitzu-harremana gutxienez urtebetekoa bada. Lagileak 12 hilabeteetan ordainsari finkoen % 75 jasoko du erregularki baimena hiru hilabetekoa bada, eta % 50 jasoko baimena urte erdikoa bada.
Gizarte-segurantzako kotizazioak bere horretan geratuko dira, eta baimena baliatzeko aldia jarraitua izango da eta langilearen eta zuzendaritzaren artean adostuko da. Hala ere, irakasle edo laguntzaile gisa ikastetxeetan zerbitzuak eskaintzen dituzten langileek sei hilabeteko baimena bakarrik lortu ahal izango dute, eta otsailetik uztailera edo abuztutik urtarrilerako aldietan bakarrik.
Aukera horrekin ezingo da ez oporrik ez norberaren gauzetarako baimenik izan. Arrazoia edozein dela ere langileak ez badu zerbitzu-egoera urte oso batez mantentzen, erregularizazio egokia egingo da.
Baimena soldataren zati bat ordainduta
Bestalde, soldataren zati bat ordainduta duen baimena 6 hilabetekoa izango da, ematen denetik ondoz ondoko 30 hilabeteko aldian baliatu beharko direnak. Horietatik 24 lanaldi osokoak izango dira eta gainerako 6 hilanbeteetan baimena baliatu ahal izango da. Funtzionarioek eta estatutupeko langileek eskatu ahal izango dute.
Langileak ordainsarien % 84 jasoko du denboraldi osoan, aldagaiak kenduta. Horrek esan nahi du proportzionalki dagokien ordainsaria (% 80) baino % 4 gehiago dela, baina kontuan izan gizarte-segurantzako kotizazioak dagokien neurrian murriztuko direla.
Baimena baliatzeko aldia jarraitua izango da eta langilearen eta zuzendaritzaren artean adostu beharko da, ikastetxeetan irakasle edo laguntzaile gisa zerbitzuak eskaintzen dituzten langileen kasuan izan ezik. Horien baimena otsailetik uztailera edo abuztutik urtarrilera baliatu ahal izango da.
Aukera horrekin ere ezingo da ez oporrik ez norberaren gauzetarako baimenik izan. Arrazoia edozein dela ere langileak ez badu zerbitzu-egoera urte oso batez mantentzen, erregularizazio egokia egingo da.
Bi kasuetan, baimenak berritu ahal izango dira langileak eskatuz gero eta eskatzen diren baldintzak beteta. Hala ere, baimen kopurua mugatu ahal izango da aurrekontuaren eta zerbitzuen antolaketaren arabera. Neurri hori aplikatzeak langileen gastua txikitzen badu, aldea premia dagoen lanpostu edo arloetan aldi baterako kontratazioak egiteko erabiliko da.
Lanaldi partziala kontratazio berrietan
Onetsi den bigarren foru-dekretuaren helburua lanaldi partzialeko langile berrien kontratazioak baimentzea da. Aukera hori lanaldi-laburtua dutenak ordezkatzeko edo lanaldi partzialeko lanpostu hutsak aldi batez betetzeko erabili izan da. Hemendik aurrera, edozein motako kontratazioetarako erabili ahal izango da, lanaldi hori, zerbitzua edo antolaketa dela-eta, egokiena dela uste denean edo enplegua banatzeko neurri gisa.
Lanaldi partziala lehenago ere aplikatu izan da Osasunbiden eta hezkuntzan. Osasunaren alorrean, foru-dekretuak dio lanaldi osorako, alanldi partzialerako edo arreta jarraiturako langileak kontratatu ahal izango direla.
Bestalde, Hezkuntza Departamentuak lanaldi partzialeko langileak kontratatu ahal izango ditu, ikastetxeen antolaketa-araubidearen ondorioz langile finkoek egin ezin ditzaketen lanak egiteko inor ez dagoenean eta lanaldi partzialeko langileak kontratatzea nahikoa denean.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen