Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Bideak dituen ahultasunak eta sendotasunak identifikatzean eta diseinu-proposamenak zehaztean datza azterlana.
Sustapen Departamentuak lizitaziora atera berri du N-121-A errepidearen funtzionaltasunaren eta bide-segurtasunaren azterlan teknikoa. Errepidearen funtzionamendua eta Iruñerriko eskualdeko autobien sarean sortzen den trafikoaren banaketa aztertzeko balioko du.
Lizitazioaren aurrekontua 100.000 eurokoa da (BEZa barne), eta 8 hilabetean burutuko dela aurreikusi da. Nafarroako Gobernua errepideko ahultasunak identifikatzeko gauzatzen ari den analisiaren barruan egingo da azterlana, ondoren behar diren proiektuak gauzatzeko eta onesten diren proiektu horien oinarri obrak egiteko. Zehazki, honako hauek dira azterlanean sartuko diren lanak: zehaztu bidearen ahultasun eta sendotasunak funtzionaltasunari eta bide-segurtasunari dagokienez; zirkulazioaren edo trafikoaren azterlana; aurkitutako hutsuneak hobetzeko diseinu-proposamenak zehaztea; eta, azkenik, bide horretako trafikoaren eta Sakanako autobiaren (A-10), Donejakue bidearen (A-12) eta Pirinioetako autobiaren (A-21), Iruñeko ingurabideen (PA-30) eta Iruña ekialdekoaren (A-15) arteko elkarreraginaren azterlana aurkeztuko da.
Gaur egun, N-121-A Iruña-Behobia interes orokorreko errepidea prestazio handikoa da, egunean 10.000 ibilgailu pasatzen dira bertatik batez beste, horien % 28 ibilgailu astunak dira, istripu asko gertatu diren tarteak daude eta arriskutsuak izan daitezkeen guneak ditu.
Kontuan izan behar da errepidea garrantzi handikoa dela, Frantziarekiko loturaren ardatz estrategikoa delako. Izan ere, ez da Foru Komunitatea jatorri edo helburu duen trafikoarentzat bakarrik, Nafarroa penintsulako beste eskualde batzuekin ere lotzen du. Halaber, errepide horretatik dabilen trafikoak Nafarroako errepide nagusiekin, esate baterako, ingurabideekin, autobideekin eta autobiekin duen interkonexioari buruzko informazioa ezinbestekoa da Iruñerriko eragin-eremuko bide-sarea antolatzeko.
Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko alternatibak
Gogorarazi behar da, aipatu den azterlana egiten den bitartean, lizitazio-fasean dela N-121-A errepideko (Iruña-Behobia) Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko alternatiben azterlanak. 81.500 euroko (BEZa barne) aurrekontua du eta lanak 5 hilabetean egingo dira.
Azterlanaren helburua N-121-A errepideko Belateko eta Almandozko tunelak bitan banatzeko bideragarriak diren trazadura-aukerak zehaztea eta lehendik dagoen galtzada tartearen hasieran eta amaieran bikoiztuta dagoen galtzada berriarekin lotzeko egin beharreko bi tunelen eta trazadura-tartearen arteko aire zabaleko errepidearen tartearen bikoiztea da.
Aukeratzen den alternatiban oinarrituta finantzatzeko moduen inguruko azterlan ekonomikoa egingo da, baita proiektua idaztean beharrezkoa izango den kanpaina geoteknikoaren proposamena eta balorazioa ere.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen