Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Orain arte 75,6 milioi euro itzuli dira, 124.832 aitorpeni dagozkienak.
Nafarroako Zerga Ogasunak 199.234 errenta-aitorpen izapidetu ditu guztira kanpaina hasi zenetik hilabetera, hau da, apirilaren 4tik, 2013ko Errenta eta Ondare Kanpainaren behin-behineko balantzearen arabera. Horietatik 124.832 negatiboak izan dira (itzultzeko), guztira 75.611.137 euro, eta Ogasuna hasi da dagoeneko dirua itzultzen .
Aitorpen gehienak, 178.052, kanpainaren lehen egunean zergadunen eskura jarri ziren proposamen automatikoekin bat datoz, berariaz bertan behera utzi diren 3.322 aitorpenak zenbatu gabe.
Proposamenez gain, 21.180 aitorpen berri aurkeztu dira. Ia erdiak (9.309) 19 erakunde kolaboratzaileek egin dituzte. Errenta-aitorpena aurkezteko bigarren modu erabiliena (5.444 aitorpen) Zerga Ogasunaren bulegoen bidez izan da. Beste 3.829 aitorpen zergadunek aurkeztu dituzte zuzenean Ogasunak Interneten jarri duen bulego birtualaren bidez. Amaitzeko, 2.600 aitorpen Ogasunak zergadunen eta aholkularitza-enpresen eskura jarri dituen programa espezifikoen bidez egin dira. Lehen hilabete honetan aurkeztu diren 21.180 errenta-aitorpen berri horien artean gehienak (% 78) itzultzeko dira.
Noiz eta non egin 2013ko errenta-aitorpena
2013ko Errenta eta Ondarearen aitorpena ekainaren 24ra arte egin daiteke Internet bidez edo aurrez aurre Ogasunaren edo 19 erakunde kolaboratzaileen bulegoetan. Internet bidez egitean, www.navarra.es helbidera joan behar da eta, bertan, "Aitorpena egin" sakatu. Ondoren, sarbidea ematen duen PINa edo ziurtagiri digitala erabili beharko da.
Errenta-aitorpena aurrez aurre aurkeztu nahi duten zergadunek Ogasunaren sei bulegoetako batean egin beharko dute (Iruña, Barañain, Burlata, Lizarra, Tafalla eta Tutera). Horretarako, aurrez hitzordua eskatu beharko dute Internet bidez edo 948 505 505 eta 940 505 506 telefono-zenbakietara deituta. Aitorpena 1.200 arretagune baino gehiago dituzten 19 erakunde kolaboratzaileetan ere aurkeztu ahal izango da.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen