(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak ikastetxeetako liburu eta ikasmaterialak berrikusiko ditu aurtengo ikasturtean legea betetzen dutela egiaztatzeko asteazkena, 2013.eko abenduak 18


Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren urteko planaren eta plan estrategikoaren barruan egingo da berrikuspena, edukiak Nafarroako curriculum ofizialera egokituta daudela bermatzeko.


Transcripción textual del video

Hezkuntza Departamentua Nafarroako ikastetxeek darabilten ikasmateriala ari da berrikusten ikasturte honetan, legea betetzen dela egiaztatzeko eta, hala izan ezean, Nafarroako curriculum ofizialeko edukiei dagokienez aplikatzeko.

ikasgela

Ikasleak ikasgelan.

Hezkuntza Departamentua Nafarroako ikastetxeek darabilten ikasmateriala ari da berrikusten ikasturte honetan, legea betetzen dela egiaztatzeko eta, hala izan ezean, Nafarroako curriculum ofizialeko edukiei dagokienez aplikatzeko.

Ekimena asteazken honetako saioan eman du ezagutzera Nafarroako Gobernuak, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren urteko planean eta plan estrategikoan dago jasota. 2013-14 ikasturtean berrikusiko dituzte ikasgeletan erabiltzen diren ikasmateriala eta eskola-liburuak ordezkatu edo aparteko laguntza emateko materiala.

Lehenago egindako berrikuspenen beste fase bat da, izan ere, lehendabizi, eskola-liburuak aztertu ziren (2011-12 ikasturtean) eta curriculumarekin bat ez zetozenak erabiltzeari uzteko jakinarazi zen, 37/2010,103/2010,146/2010 foru-aginduei jarraiki. Bigarrenik, ikastetxe bakoitzak erabiltzen dituen liburu guztien berri eman behar izan zen EDUCAn (Hezkuntza Departamentuko kudeaketa eta kontrolerako plataforma).

Hala, lehen hiruhileko honetan, halako material didaktikoa eta aparteko laguntza emateko materiala biltzen ari dira. Berrikuspena hamabi ikastetxetan hasi dute, 2011-12 ikasturtean legearekin bat ez zetozen liburuak izan zituztelako. Horren ostean, legea gordetzen ez zuen materiala erabiltzeari utzi zieten eta beraiek egindako materiala erabiliko zutela adierazi zuten. Ikastetxe gehiagotako materiala ere bildu eta aztertuko da ikasturte osoan. Aztertu egingo dira eta curriculum ofizialarekin bat datozela ziurtatuko da.

Gainera, adibide gisa, beste zentro batzuetako argitalpenak aztertu dira eta curriculumarekin bat ez datozen euskarazko lau liburu aurkitu dira.

Lehen Hezkuntzako zein DBHko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) hainbat eskola-liburu aztertu dira.

Lehenago egindako berrikuspenak

2011-2012 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak ikastetxeetako eskola-liburuak aztertu zituen Nafarroako curriculum ofizialak jasotakora egokitzen zirela egiaztatzeko.

Ondorioz, Komunitatean indarrean dagoen araudiaren eskakizunak betetzen ez dituzten liburuak aurkitu ziren 28 ikastetxetan (22 publikoak eta 6 itunpekoak, guztiak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzakoak).

Ikastetxeei araua betetzen ez zuen materiala baztertzeko eta Nafarroako curriculum ofizialera egokitutako edukiak erabiltzeko eskatu zitzaien.

Hezkuntza Departamentuak hala egin zutela egiaztatu zuen eta legea gordetzeko ikastetxe horietako bakoitzak ordezkatzeko erabilitako testu, material edo material konbinatuaren (testu berriak eta materiala) berri izan zuen.

Ondoren, 2012-13 ikasturtean ikastetxe guztiek, publikoek zein itunpekoek, Educa (Departamentuaren kudeaketa eta kontrolerako bitartekoa) plataformaren bidez erabiliko zituzten liburuak jakinarazi behar izan zituzten, 2010n egindako zerrendetan horietako bat ere ez zegoela bermatzeko.

2013-14 ikasturte honetan, ikasmateriala berrikusteko planarekin jarraitzeko, ikastetxeek beraiek prestatutako material didaktikoa egiaztatzea proposatu da. Lehen hiruhilekoan hasi dira horretan eta datozen hilabeteetan ere jarraituko dute.

Lanerako ildo horiek garatu aurretik, foru-agindu bana ezarri zen bi arlori lotuta egokiak ez ziren liburuentzat: Lehen Hezkuntzako "Inguru naturalaren, sozialaren eta kulturaren ezagutza" eta "Gizarte-zientziak, geografia eta historia". Hori dela-eta, argitaletxeek eta ikastetxeek halako gaietakoak eta ezegokiak ziren liburuak zituztela zioen jakinarazpena jaso zuten eta oharra egin zitzaien liburu horiek ezin zirela barne hartu Nafarroako Gobernuak finantzatzen duen eskola-liburuak doan jasotzeko programan.

Legea betetzen ez zuten eskola-liburu eta koadernoek, euskara zein gaztelaniazkoek, Nafarroa Euskal Herriaren barruan sartzen zuten, legezkotasun konstituzionalari aurka eginez. Bestela, Foru Komunitatean irakatsi beharreko curriculumaren parte ziren Nafarroari buruzko eduki espezifikoak falta zituzten.

Erabili beharreko testuetako edukia zehaztasun zientifikora eta hezkuntzaren alorreko administrazio bakoitzak onetsitako curriculumera egokitu behar da, eta printzipio, balio, askatasun, eskubide eta betebehar konstituzionalekiko errespetua agertu eta sustatu behar du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa