(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak aurrekontu luzatua urtarrilaren 1etik hasita betetzen dela bermatzeko mekanismoak erabakiko ditu asteazkena, 2013.eko abenduak 11


Abenduko azken astean onetsiko dira gastua zerbitzu publikoetara eta ekonomia eta enpleguaren sorrerara bideratzeko ildoak.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, aurrekontu luzatua onesteko egutegia ezarri du, hala, aurrekontua 2014ko urtarrilaren 1etik hasita betetzen dela bermatuko da, atzerapenik gabe. Hori dela-eta, aurreikusi denez, abenduaren azken astean gauzatuko da datorren urteko aurrekontua betetzeko ildoak ezatzen dituen Gobernuaren Akordioa. Ildo horiek osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte-zerbitzuen arloko politika publikoak eustera bideratuko dute gastua, baita ekonomia eta enplegua sortzera ere.

Ogasunaren eraikina.

Nafarroako Ogasunaren eraikinaren fatxada.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, aurrekontu luzatua onesteko egutegia ezarri du, hala, aurrekontua 2014ko urtarrilaren 1etik hasita betetzen dela bermatuko da, atzerapenik gabe. Hori dela-eta, aurreikusi denez, abenduaren azken astean gauzatuko da datorren urteko aurrekontua betetzeko ildoak ezatzen dituen Gobernuaren Akordioa. Ildo horiek osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte-zerbitzuen arloko politika publikoak eustera bideratuko dute gastua, baita ekonomia eta enplegua sortzera ere.

Horrela, onetsitako azken aurrekontuaren, hau da, 2012koaren, zenbateko osoa luzatuko da; 3.837,7 milioi eurokoa da. Zenbateko horretatik 2013. ekitaldian amaitu diren zerbitzu eta programak kendu behar dira, baita iraungi diren betebeharrak ere. Zenbateko horiek 81 milioi eurokoa izango den Luzapeneko funtsa osatzen dute, eta 2013an konprometitutako gastuak finantzatzeko erabiliko da, baita legezko arauetan ezarritako eta 2012ko aurrekontuan jaso ez ziren gastuak finantzatzeko ere.

2012ko aurrekontuaren zenbateko osoaren luzapeneko funtsa kendu ondoren, aurrekontu erabilgarria 3.756,7 milioi eurokoa izango da. Gastu ez finantzarioaren aurrekontua 3.382,7 milioi eurokoa izango da eta gastu finantzarioa 374 milioi eurokoa.

Gastu sozialaren mantenimendua

Aurrekontu luzatua gauzatzeko ildoek Nafarroako Gobernuaren lehentasunak islatuko dituzte: gastu soziala mantentzea, hau da, hezkuntza, osasun eta gizarte-politiken arloetako partidak; ekonomia indarberritzea eta enplegua sortzea eragiten duten gastuen partidak sustatzea; eta, berriz ere, administrazioaren egitura eta jardunaren gastua murriztea.

Hala, Nafarroako Gobernuak Espainiako gizarte-babeserako sistemarik onena izaten jarraituko du, izan ere, Mendekotasunari buruzko Legea eta gizarteratze-errenta aplikatzen ditu. Halaber, egoitzetako plazak eta sektoreko lanpostuak mantentzen direla ziurtatuko da.

Hezkuntzari dagokionez, Gobernuak irakaskuntza ertainetarako eta unibertsitaterako beken kopuruak, sare publikoko zein itunpeko sareko zentroen jardunerako finantzaketa eta hizkuntza eta teknologien aldeko apustua mantenduko ditu, eta bereziki sustatuko du liburu digitalaren pixkanakako garapen eta ezarpena.

Ekonomia eta enplegua indartzeko, ekintzailetza eta enplegua sortzeko politika aktiboen inbertsioak, internazionalizazioa eta I+G+B proiektuak sustatzeko eta lehen sektorearen eta nekazaritzako elikagaien industriaren aldeko neurriak aplikatzen jarraituko da.

Nafarroako Ubidea luzatu eta proiektuari jarraipena emateko, eta ureztatzeen garapenaren proiektu estrategikoen aldeko apustu berezia egingo da.

Administrazioaren gastua murrizteari lotuta, enpresa publikoetara egiten diren transferentzia arruntak murriztuko direla aurreikusi da, % 10 baino zertxobait gehiago.


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa