(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak krisiaren kontrako 2013-2015 aldirako Ekintza Planeko 38 neurrien %84,2 martxan dauka dagoeneko

asteazkena, 2013.eko irailak 4


Besteak beste, hezkuntza-arloan bitarteko irakasleen kontratu berriak egiteko lan-banaketaren formula abian jarri dute, sozietate publikoak berregituratuz 6,8 milioi euro aurreztu dituzte eta enpresa eta ekintzaileei 4 milioi euro baino gehiagoko laguntzak eman dizkiete


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak martxan dauka dagoeneko 2013-2015 aldirako Ekintza Planean dauden 38 neurrien %84,2; Plana maiatzaren 8an onartu zuten, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko. Azken lau hilabeteetan, kronograman zehaztutakoaren arabera ari dira garatzen 38 jardueretatik 32; hori, Gobernuak gaur goizeko bileran aztertu duten eta Yolanda Barcina Lehendakariak prentsaurrekoan ezagutzera eman duen segimendu-txostenaren arabera.

Planak hiru jarduera-ildo dauzka: bata, enpresetan likidezia edukitzeko eta lanpostuak sortzeko ekintzena; bestea, batik bat krisiak gehien kaltetutako biztanleen funtsezko zerbitzu publikoak bermatzeko jarduerena; eta azkena, Administrazioko egitura murrizteko neurriena. Azken jarduera-ildo horren helburuak dira Administrazioa eraginkorragoa izatea eta, aldi berean, bitartekoak askatzea, jarduera ekonomikora bideratze aldera.

Gobernu-bilera

Gobernu-bilera

Nafarroako Gobernuak martxan dauka dagoeneko 2013-2015 aldirako Ekintza Planean dauden 38 neurrien %84,2; Plana maiatzaren 8an onartu zuten, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko. Azken lau hilabeteetan, kronograman zehaztutakoaren arabera ari dira garatzen 38 jardueretatik 32; hori, Gobernuak gaur goizeko bileran aztertu duten eta Yolanda Barcina Lehendakariak prentsaurrekoan ezagutzera eman duen segimendu-txostenaren arabera.

Planak hiru jarduera-ildo dauzka: bata, enpresetan likidezia edukitzeko eta lanpostuak sortzeko ekintzena; bestea, batik bat krisiak gehien kaltetutako biztanleen funtsezko zerbitzu publikoak bermatzeko jarduerena; eta azkena, Administrazioko egitura murrizteko neurriena. Azken jarduera-ildo horren helburuak dira Administrazioa eraginkorragoa izatea eta, aldi berean, bitartekoak askatzea, jarduera ekonomikora bideratze aldera.

Azken hilabeteetan egindako jarduerei dagokienez, sozietate publikoen gastuetan 6,8 milioi euro aurreztu dituzte, bigarren berrantolaketa-prozesua aplikatuz, eta 6,4 milioi euro eskuratu dituzte, higiezinak salduz edo erreserbatuz. Halaber, 4 milioi euro baino gehiagoko diru-laguntza eskaintzeko deialdia egin dute (gehienak ebatzita daude); diru-laguntza horiek 300 ekintzaile eta enpresa baino gehiagok jasoko dituzte.

Enplegu gehiago sortze aldera, bitarteko irakasleak kontratatze aldera, lan-banaketaren formula berritzailea baliatu dute. Hezkuntza arloan, Donapeako eta Salestarretako proiektuak sustatu dituzte: lehenbizikoaren UGPS hil honetan onartuko dute eta, bigarrenari dagokionez, irailean Egues hiritartzeko proiektuaren hasierako onarpena adostuko dute eta Aralar kaleko lursaila antolatzeko lehiaketa hasiko dute. Bi kasuetan obrak datorren urtean hasi ahal izango dituzte.

Neurri batzuen edukiaren parte bat Plana onartu baino lehen aplikatuta zegoen, adibidez: 2013-2015 aldirako Ekintzailetza Planean jasotako onura fiskalak. Eta beste batzuk abian arinago jartzeko ahalegina egin dute; ondorioz, maiatzetik irailera, 11 neurrian aurreikusitako jarduera guztiak edo gehienak gauzatu dituzte. Beste 12 neurri diseinatzen edo bideratzen ari dira eta, beraz, hiruhileko honetan jarriko dira abian edo erabakiko dira; eta bederatzi neurri bere garaian jarritako epean aplikatuko dira. Azkenik, sei neurri atzeratuta daude. Gauzak horrela, Planaren %84,2 bete da.

Ekintza Planaren nondik norakoaren berri emateaz gain, Lehendakariak enplegu-mahaian adostutako neurriak betetzeko Gobernuak hartutako konpromisoa berretsi du: gehienak (60tik 41) martxan daude. Halaber, azaldu du datozen hilabeteetan Nafarroako Gobernuak zerga-erreforma integral bat landuko duela, enpresaburu, aditu eta herritarrekin; hori, foru-autonomia fiskala Nafarroako biztanleak ahalik eta egoera onenean egon daitezen eta enpresek eta inbertitzaileek aukera onenak aurkitu ditzaten.

Administrazioko lanaren banaketa

Irailean Administrazioan lana banatzeko formula berria aplikatzen hasiko dira, bitarteko irakasleen kontratu berrietan, hain zuzen. Ikasturte berrirako (2013-2014) iaz baino 250 bitarteko irakasle gehiago kontratatzea zegoen aurreikusia, baina Gobernuak, arduraldi osoko 250 kontratu egin beharrean, 330 irakasle kontratatuko ditu.

Horretarako lansaio erdiko kontratuak egingo dituzte eta, beraz, lanpostu gehiago sortuko dira. Alde horretatik, Hezkuntza Departamentuak nabarmendu du neurri hori aplikatuz irakasleak espezialitate zehatzetan aritzeko aukera izango dutela eta, gainera, ikastetxe batetik besterako joan-etorriak gutxituko direnez, irakasleen eta ikastetxeen arteko lotura estutu egingo dela.

Horrez gain, irailean Funtzio Publikoaren Mahaia egingo dute, Gobernuak eta sindikatuek lanaren banaketaren inguruan aurkeztutako proposamenak lantzeko.

Enpresa eta ekintzaileentzako 4 milioi euro baino gehiagoko diru-laguntza

Ekintzaile eta enpresentzako diru-laguntzak oso garrantzitsuak dira; guztira 4 milioi euro baino gehiago daude banatzeko eta Gobernuak, maiatzean hasita, hainbat deialdi egin ditu.Jarduera-ildo honetan daude, adibidez, enpresa nafarrak nazioartekotzeko diru-laguntzak; guztira 460.000 euro dira eta dagoeneko banatu dituzte: 45 enpresak jaso dituzte.Gainera, datozen egunetan nazioartekotzea lortzeko enpresen elkarlana sustatzen duen beste laguntza-ildo baten esleipendunak zeintzuk diren emango dute aditzera; guztira 250.000 euro banatuko dituzte eta 26 enpresa-talde aurkeztu dira (80 sozietate).

Irailean ebatziko dute, orobat, ekonomia sozialeko enpresak sortzeko laguntzen deialdia; aurrekontua 540.000 eurokoa da, eskariak egiteko epea abuztuaren 17an amaitu zen eta 7 proiektu jaso dira, guztira 145 lanpostu sortzea espero dutenak.

Turismo-enpresentzat eta txikizkako merkatuarentzat laguntza bereziak daude. Orain arte 905.648 euro banatu dizkiete turismo-sektoreko 113 establezimendu eta erakunderi, inbertsioak eta hobekuntzak egiteagatik; eta beste 1,6 milioi euro 160 eskatzaileri, txikizkako merkatuan lehiatzeko gaitasuna, prestakuntza eta dinamizazioa hobetzeko ekintzak gauzatu dituztelako.

Ekintza Planeko funtsezko beste ildo bat ekintzaileak babestea da. Urte hasieratik onura fiskalak dauzkate eta azken lau hilabeteetan bi laguntza-deialdi egin dituzte, oro har 150.000 eurokoak, enpresen produktibitatea hobetzeko eta hasierako sorrera gastuak ordaintzeko.

Gainera, hasi berri den ikasturtean, ekintzailetzaren sustapena indartu egingo da hezkuntza-sisteman: batetik, ekintzailetzari buruzko irakasgai bat emango da, lehen aldiz, “Berrikuntza eta enpresa-sorkuntza izenekoa, hain zuzen; bestetik, ekintzailetza masterra hasiko da; eta azkenik, haien enpresa sortu nahi duten LHko ikasleak aurkitzeko eta orientatzeko zerbitzua jarriko da martxan.

Azkenik, ekonomia suspertzeari dagokionez, urteko azken hiruhilekorako hainbat jarduera daude zehaztuta: Arga eta Ega ibaien ertzak ureztatzeko Nafarroako Ubidearen adar berrian lizitazioa egitea, ekintzailetza-sarea sortzea, IV. plan teknologikoa berrikustea eta Horizon 2020 programaren arabera moldatzea, eta inbertitzeko eta berritzeko laguntza-deialdi berri bat egitea.

Administrazioa berritzea

Maiatzean Nafarroako Enpresa Publikoen Korporazioak (CPEN) sektore publikoa berrantolatzeko onartutako bigarren planak eragin positiboa izan du, 6,8 milioi euro aurreztu baitira: 4,6 milioi egituran eta 2,1 milioi gastu operatiboak gutxituta. Horrez gain, antolaketa-neurrietan 177.000 euro aurreztu dituzte.

Berrantolaketa Nafarroako teknologia-zentroetara ere heldu da; izan ere, bederatzi zentroak hiru unitate hauetan multzokatu dituzte: industria, nekazaritza-elikagaien industria eta energia.

Ekintza Planean higiezinen arloko plan bat diseinatzea ere aurreikusita dago, Administrazioarenak diren aktiboak optimizatzeko; asmoa da behar ez diren higiezinak saltzea eta errentan jartzea. Orain arte saldu edo erreserbatu dituzten higiezinekin 6,4 milioi euro eskuratu dituzte. Higiezin horiek dira, zehazki, 11 etxebizitza (1,8 milioi euro), Estafeta kaleko eraikin bat (1,4 milioi euro) eta 7 industria-lursail (3,2 milioi euro).

Arlo horretan dagoeneko abian dagoen beste neurri bat sinplifikazio administratiborako plana da; plan horretan izapideak arrazionalizatzeko eta gutxitzeko ekintza batzuk daude jasota, herritarrek Administrazioarekin dauzkaten harremanak arinagoak eta merkeagoak izan daitezen. Plana urrian jarriko dute martxan.

Azkenik, gardentasunari buruzko legean aurrera egiten ari dira: datozen egunetan diru-laguntza publikoak jasotzen dituztenen gardentasun-betekizunak arautzeko foru-dekretua onartuko dute.

Zerbitzu publikoak

Ekintza Planeko hirugarren ildoan daude zerbitzu publikoak eta zerbitzu horiek bermatzeko eta hobetzeko ekintzak.

Ildo horretan dago, adibidez, Nasuvinsa sozietate publikoaren etxebizitzen errenta-prezioa %30 jaistea; maiatzetik 395 errentariri egin zaie beherapena eta datozen hilabeteetan beste 600i egingo zaie. Gainera, joan den hilaren 26an, “gizarte-konpromisoa” duten proiektuei etekina ateratzeko deialdia onartu zen.

Horrez gain, azken lau hilabeteetan gizarte-politiken gaineko arau batzuk egin eta bidali dira Parlamentura, urtea amaitu baino lehen eztabaidatu ditzaten: berdintasunari eta genero-indarkeriari buruzko bi lege berri eta gizarte-bazterketako errentaren handitzea. Halaber, datozen asteetan Parlamentura igorriko dituzte mendetasun-legearen aldaketa eta arreta etengabe eta presakoa berritzeko proiektua.

Urtearen azken hiruhilekoan Gaixo Kroniko eta Patologia Anitzekoentzako Arreta Integratuko Plana ezarriko dute, lau osasun-eremutan: Iruñeko bi eremutan, Tuterako eremu batean eta Lizarrako beste batean. Eta urrian koloneko minbizia detektatzeko programa Nafarroa osoan zabaltzen hasiko dira, pixkanaka 50 eta 69 arteko jende guztian hartzeko.

Hezkuntzari dagokionez, Nafarroako Gobernuaren bi proiektu nagusiak laster bideratuko dituzte: Donapeako Lanbide Heziketako campusa eta Salestarren Sarrigurengo Lanbide Heziketako ikastegi berria. Aurreikusita dago irailean Donapeako UGPSaren hasierako onarpena adostea, otsailean arkitektura-lehiaketa egitea eta 2014ko irailean obrak hastea. Asmoa da 2016. urtearen hasieran ikastegia eraikita eta martxan egotea.

Salestarren LHko ikastegiari dagokionez, irailean Egues hiritartzeko proiektuaren hasierako onarpena adostuko dute eta Aralar kaleko lursaila antolatzeko lehiaketa hasiko da. Asmoa da 2014ko lehen hiruhilekoan Aralar kaleko lursailaren salerosketa-kontratua sinatzea eta hiritartzeko obrak hastea. Hala, Salestarren ikastegi berria egiteko obrak 2014ko irailean hasi ahal izango dituzte, eta 2016ko apirilerako amaitu..

Enplegu-mahaiaren neurriak martxan daude

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, UPN eta PSN alderdiek Nafarroako Parlamentuan egindako enplegu-mahaiaren ondorioz ekainaren 27an adostutako neurrien garapena ere aztertu du. Guztira 60 neurri dira, gai hauen ingurukoak: kontratazioaren sustapena, sektore ekonomikoen garapena, jarduera ekonomikoen finantzaketa eta dinamizazioa, eta hazkunderako fiskalitatea.

Gobernuaren analisiaren arabera, 41 neurri (hau da, neurrien %68), Ekintza Planekoekin bat datozenez, dagoeneko martxan daude, aurrekontu eta guzti. Gainerako 19 neurriak aurrera eramateko, finantzaketa zehaztu behar da 2014ko Aurrekontuetan edo, kasu batzuetan, zenbait arau aldatu behar dira.

Zerga-erreforma osoa

Yolanda Barcina Lehendakariak esan du Nafarroako Gobernuak zerga-erreforma oso bat diseinatuko duela datozen hilabeteetan. Erreformaren helburua izango da foru-erregimen fiskala ahalik eta gehien aprobetxatzea,  Nafarroako biztanleak ahalik eta egoera onenean egon daitezen eta enpresek eta inbertitzaileek aukera onenak aurkitu ditzaten. Zerga-erreforma hori enpresa, aditu eta herritarrekin elkarlanean landuko da.

Lehendakariak honako hau adierazi du: “Gure zerga-autonomia gure herritarren mesederako erabili behar da beti, ez haiek kaltetzeko edo alde egitera animatzeko. Baliatu behar da enpresak irekitzeko, eta ez ixteko; inbertsioak erakartzeko, ez uxatzeko. Arduraz erabili behar da, eta ez demagogiaz. Gure ekonomia-hitzarmenaren barruan, baina herritarren eta enpresen mesederako”.

Horregatik, Barcinak esan duen moduan, asmoa da “Gobernuak zerga-erreforma oso bat sustatzea, Nafarroako herritar eta enpresak gainerakoak baino hobeto egon daitezen; izan ere, Nafarroa eta Nafarroako ekonomia eta zerbitzu publikoak egoera onenean jartzeko bide bakarra da”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Informe de seguimiento
Cuadro resumen seguimiento
Medidas mesa empleo
Intervención de la Presidenta
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa